ASTEAZKENEKO GOMITA
Tolosako koloreekin arraunlari den Ainhoa Etxenike lapurtarra izan da gure gomita aste honetan. Herria kazetako erredaktore buru da. Arraunean, bere pasioan maila ona atxikitzea bezala, paperezko euskal prentsaren mantentzea eguneroko desafio bat dela argi du. Berriki hedabideak bere egoera ekonomikoa kezkagarria zela jakinarazi duelarik, harpidetza berriak lortzea edota diru beharrak estaltzea izanen da Herriaren ondoko desafioa.