ASTEAZKENEKO GOMITA
Saratarra sortzez, Mattin Lafitte izan dugu gomita aste honetan. Zuraideko trinketa eta ostatua atxiki ditu hogei urtez, eta Saiberri taldean kantuz ari da. Baina bere aktibitate nagusia, Zuraideko soka tira taldea trebatzea dela erran dezakegu. Gainera 640 kilokoetan lehiatuko dira, goma gainean, kluben arteko Euskadiko txapelketan urtarrilaren 17an. Xedea luke kirol hau bultzatzea Ipar Euskal Herrian, baina neke da taldeen sortzea.
Momentuz Ezpeleta eta Zuraide dira klub bakarrak goma gaineko maila hauetan. Aurten Ezpeletak emazte talde bat sortu du.