ASTEAZKENEKO GOMITA
Errugbia edo boxeoa praktikatu baditu haserrea pasarazteko, Lea Etxegoihenek yogaren bidez, barneko harmonia lortu du. Sohütan handitu da, eta Lapurdin bizi da gaur egun. Yogari interesatu zen 2013an, Himalaian segitu zuen kurtso baten ondotik. Formatu da eta geroztik kurtsoak ematen ditu, Baionan, Donoztirin eta bideo bidez internetez, baita Yoga erretretak proposatzen ditu ere.
Burn out bat bizi izan ondotik, lan munduan estresa kudeatzeko formakuntzen eskaintzen hasi da. Denek yoga beharra bagenukela aipatu digu.