Aines Hariztoi izan da asteazken honetako gomita. Et’abar deitu ostatu liburu denda irekiko du Hazparnen, ekain hastapenean, Lissar karrikaren 17.zenbakian.
Literaturari dedikatu gune bat, liburuak salduko baititu hemen, eta leku berean kafe edo beste hartzen ahalko baita ostatuan. Kultur ekintzak, liburu aurkezpen, erakusketak ere proposatuko ditu gune berri horretan.