Aitor Lagrenade

·

Pottoka hazlea

«Zaldia emozioentzat mustuka bat da, terapia biziki ona da, hauen erdian jarri ta lasaitzen zira»

Zaldia emozioentzat mustuka bat da, terapia biziki ona da, hauen erdian jarri ta lasaitzen zira
Aitor Lagrenade, Uztaritzen pottoka hazlea da. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/06/03 18:23

ASTEAZKENEKO GOMITA

Aitor Lagrenade, gure astezkeneko gomita,Uztaritzeko Belhaitzekoa hazkuntza etxaldean, pottoka hazlea da. Aitatxik eman zion euskal zaldi ttipiaren gustua, hamar urtetan pottoka bat eskainiz. Geroztik ez du haiekiko duen maitasuna galdu eta ekiterapiarako, edo zaldi zentroentzat hezten ditu. Hauen esnearekin hasi berri da Totor deitu saboien ekoizten. Biperra ere ekoizten du etxaldean.

Momentuz Xiberoko bortuetan dituen zaldien ikustera doa erregularki, edo GPS bidez segitzen ditu telefonoan. Dantza irakasle da ere Izartxo taldean, gazteeri kurtsoak emaiten ditu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu