Amets Arzallus Antia

·

Bertsolaria

«Banuen bizkarreko zaku handi bat joan den larunbatean»

Banuen bizkarreko zaku handi bat joan den larunbatean
Amets Arzallus Antia bertsolariak, Bilboko finalaurrekoan berriz kantatuko du abenduaren 5ean. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/10/28 12:41

ASTEAZKENEKO GOMITA

Amets Arzallus Antia bertsolaria izan dugu Gure Irratiko estudioetan. 43 urtetan, 5 aldiz sailkatu da jadanik Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako. 2013an txapela jantzi zuen eta beste bitan bigarren bukatu du Maialen Lujanbioren gibeletik. Aurten, Nafarroa garaiko Lekunberri herrian hasi zuen txapelketa joan den larunbatean. Presiopean, lehen saioa baitzuen, ongi ari izan zen hala ere eta saioa ereman zuen 746.5 puntu batuz. Zuzenki sailkatu da finalaurrekoen bigarrengo itzulira, Bilbon kantatuko du abenduaren 5ean.

Lekunberriko sailkapena :

  • Amets Arzallus Antia : 746.5

  • Beñat Gaztelumendi Arandia : 733

  • Saioa Alkaiza Guallar : 689.5

  • Xabat Illarregi Marzol : 674.5

  • Xabat Galletebeitia Abaroa : 664

  • Gorka Pagonabarraga Agorria : 624

Lekunberriko saioaren ondotik aitortu digu pisu bat gainetik kendu duela, funtsean, presio handia baita bertsolarien baitan. Bertsolaritza, txapelketak dakarren presio hori, prestaketa eta helburuak aipatu ditugu Saran bizi den hendaiarrarekin, baina ez bakarrik : euskara, Euskal Herria, euskal nortasuna eta egunerokoan kezkak sortzen dizkioten gaiez ere ari izan gira.

Interesgarri izanen zaizu