Miarritzeko Itsas Argi Ikastolak mende erdia ospatuko du abenduaren 6 honetan. Goizetik, argazki erakusketa eta bazkaria proposatuko dute Mizanbu gaztetxean. Arratsean berriz, kontzertuak Atabal gelan.
Miarritzeko Itsas Argi ikastolak handiziki ospatuko ditu bere 50 urteak abenduaren 6 honetan. Mende erdi bat euskara irakasten Miarritzen ez da nola nahiko balentria, eta karia hortara, egun guziko programa proposatuko dute, Gaztetxea eta Atabalen. Kantu bazkaria, argazki erakusketa eta mutxikoak Gaztetxean iraganen dira, gaueko kontzertuak haatik Atabalen : Papa Cumbia, Gurashow, Xistor of a Down eta Xutik ariko dira.
Preseski, Xutik taldeko bateria jolea, Miarritzeko ikastolako ikasle izana da, eta gaur egun buraso. Ortzi Hegoas-ekin solasteko parada izan dugu. Gainera, irrati tailerrak dastatu dituzten gazteek izan dute aukera hori. Euskararen urtaroaren kari, Ima, Haira, Paola, Xana, Lur eta Oihane-k irratigintzaren lehen urratsak segitu ahal izan dituzte, eta bukaeran, Ortzi Hegoas elgarrizketatzeko aukera izan dute ere.
