28. Aldiz elkartuko dira Euskal Herriko xoko desberdinetatik etorri olerkariak Senperen. Hatsaren Poesia, olerki bildumaren aurkezpena egingo dute, aurtengo uzta berriarekin apirilaren 12an.
128 parte hartzaile dira aurten Hatsaren Poesia, olerki bilduman. Auxtin Zamora antolatzaileak erran digunaz, lotura afektibo bat sortu da orain olerkarien artean. Berritasunetan, aurten Argentina egin duten bidaiaren segida, Ameriketako olerkiak atzematen ahalko dira aurtengo liburukian.
Aldaketa bat izango da aurten, apirilaren 12an ez baitira usaian bezala Larraldean elkartuko baizik eta, i Ur-Hegian etxean Senpereko aintzira ondoan. Igandeko hitzorduaz gain, humanizatzen den poesia, Adimen Artifizialaren estetismo faltsua, sentsibilitatea eta beste aipatu ditugu Auxtin Zamora antolatzailearekin.
11:00: elkarretaratzea
11:30: Hatsaren Poesia 2026 liburuaren aurkezpena
12:00: aperitifa
Ondoren: bazkaria bakoitzak ekarri jatekoarekin
Bazkalostean: parte-hartzaile bakoitzak bere poema irakurriko du
Bukatzeko: Joxe Mari Zendoia, Ines Goikoetxea eta Edu Zabala egileen poema-liburuaren aurkezpena
Kantaldia: Jokin Lasa eta Gorka Zabaleta