Gure Irratiaren aldeko bertso afarian parte hartuko dute Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek, otsailaren 13 honetan, Baionako Or Konpon peñan. Sukaldari berriz, Antton Amilibia, Or Konponeko kidea.
Xilaba oraino arras ahantzi gabe, bertso afaria antolatu dute Baionako Or Kopon peñak eta Gure Irratiak. Otsailaren 13 honetan, preseski Or Konponen lokalean, azken Euskal herriko txapelketako bi protagonista nagusiak bilduko dira : Maialen Lujanbio txapelduna eta Amets Arzallus finalista. Txapelketa urtea izanik, aintzin gustu berezia utziko duen bertso afaria izanen da. Bertso afari hori gozatu nahi baldin baduzue, azken txartel batzu gelditzen dira, erreserbatzeko, idatzi mailez irratiagira@gmail.com helbidera edo telefono zenbaki honetara deitu edo mezua utzi : 06 44 23 07 06. Amets Arzallusekin solastu gira bertsolaritzaz, baina lehenik Antton Amilibia sukaldaria galdezkatu dugu, afariaz.