EHEko auzipetuek, epaia urratu dute prentsaren aitzinean

Euskaldunentzat ez dela justiziarik, irudikatu nahi izan dute Euskal Herrian Euskarazeko lau epaituek Baionan larunbat honetan, Euskal Elkargoko bilkura aitzin.

EHEko auzipetuek, epaia urratu dute prentsaren aitzinean
Otsailaren 5ean Baionan auziperatu zituzten EHEko lauak, haien epaia urratu ondotik. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/04/11 13:00

Euskal Elkargo berrituaren lehen bilkuraren hitzordua baliatuta, bilkura aitzin, otsailaren 5ean auziperatu zituzten EHEko 4 militanteak biltzarraren gela aitzinean ziren eskuorriak banatzen.

Protesta gisa, joan den astean errezibitu duten epaia prentsaren aurrean urratu dute lauek, eta gutun batekin batera epaileari postaz bidaliko dituzte orri zatiak. Euskaraz deklaratzea debekatzea leporatzen diote auzitegiari, eta epaiketa ez dutela onartzen berretsi dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu