Etxebizitza, Euskararendako hizkuntz politika eta ondarea, Eneko Aldanaren lan ardatzak

Ziburuko auzapezak, Ziburu Bizi zerrenda ofizialki aurkeztu du Errekoleteko komentuan. Heren batez berritua izanen da bigarren agintaldi honendako.

Etxebizitza, Euskararendako hizkuntz politika eta ondarea, Eneko Aldanaren lan ardatzak
Eneko Aldano buru, Ziburu Bizi zerrendaren aurkezpena, Errekoleteko komentuan egin dute. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/02/14 17:53

Etxebizitza, Euskararendako hizkuntz politika eta Ziburuko ondarea izanen ditu lan ardatz Eneko Aldana Douat Ziburuko auzapezak, herrietako hauteskundeetako programan. Otsailaren 14an “Ziburu Bizi” zerrenda berritua aurkeztu du ofizialki Errekoletako komentu berrituan.

Heren batez berritu du zerrenda,  esperientzia eta freskotasunaren arteko oreka batekin. Euskararendako hasi hizkuntz politikarekin segitu nahi du, Euskal Konfederazioak igorri barometroari baikorki erantzunez. Haatik aitortzen du ez dela lan errexa eta Ziburuk euskal hiztunak galtzen dituela, bereziki helduetan. Kanpotik etortzen den jendearen parametroak ez du laguntzen hortan, auzo batzu, bigarren etxebizitzetaz josiak dira eta ez da ahantxu ziburutarrik bertan. Eta hortako ere etxebizitzaren gaia bere programaren ardatz nagusi ezarri du Eneko Aldala Douat-ek "Ziburuko gazteak, herrian bizitzeko aukera izan dezaten".

Parean Jean Louis Poulou izanen du Aldanak herrietako boz hauetan, eta preseski azken hunek izan dituen hitz gogorrei erantzun du. Azpimarratu du Jean Louis Poulouk "bizia Parisen egiten duela" eta "eraikin enpresa baten filial bat Afrikan kudeatzen" duela.

Interesgarri izanen zaizu