Baiona (Lapurdi)

Gure Plaza prest da, ostiral, larunbat eta igandez besta egiteko

Guneraren prestaketa lanak bukaturik, Gure Plaza gunea ostiral honetan irekiko diogu publikoari goizeko 9:30tik aitzina, hiru egunez izango diren gosariekin. Baionako bestetan, lehen aldiz kudeatuko du hein hortako gune bat Gure irratiak.

Gure Plaza prest da, ostiral, larunbat eta igandez besta egiteko
Gure Irratiko langileak, Baionako karrika jendetsuetan panelak lotzen, ea ikusten dituzuen. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/07/16 19:26

Karpa prest, ostatua prest, janaria eta edariak hotz kamioian, Gure Plaza bere ateak irekitzeko prest da. Uztailaren 17, 18 eta 19an Baionako Handiko plaza ttipi hortan, Gure Irratiak gune berri bat biziaraziko du, Montaut Plaza. Gure Plaza izena harturik, "zuen plaza" izateko asmoa du guneak, hiru egunez goizeko 9:30 eta arratseko 20:30 artean irekia izanen da., jatekoa eta edatekoa egun guzian.
Hau izango da hiru egunetako egitaraua, jakinez egunero txaranga eta musikari lagun ainitz bertatik pasatzekoak direla giroa emateko :

Ostirala - Uztailak 17 - (9:30 - 20:30)

  • 9:30 - 12:00 : Gosaria (Bi formula izango dira, gose handientzat 13€tan (biper omeleta edo arroltze freitua, xingarra, fritak, gasna, arnoa, kafea edo dutea eta gozo zerbait) eta gose ttipientzat, 6€tan (biper omeleta pintxoa, arnoa, kafea edo dutea eta gozo zerbait).

  • 11:00 Irekitze ofiziala, Gure Irratiaren hitzartzearekin

  • 12:30 Larrain dantza, Uztaritzeko gaiteroekin (30 gaiterorekin)

  • 15:00 Larre alde

  • 17:00 - 18:00 Entzuleen orena, garagarnoa bi euro edo euskotan

  • 17:00 - 19:00 Karaoke, Mattin Perezek animaturik

  • 19:00 Dizkobolo

Larunbata - Uztailak 18 - (9:30 - 20:30)

  • 9:30 - 12:00 : Gosaria

  • 12:30 Larrain dantza, Uztaritzeko gaiteroekin

  • 15:00 Antton Larrandabururekin kantuz

  • 16:30 Gaitamik

  • 17:00 - 19:00 Karaoke

Igande - Uztailak 19 - (9:30 - 20:30)

  • 9:30 - 12:00 : Gosaria

  • 12:00 Txanbezpel

  • 12:30 Larrain dantza, Uztaritzeko gaiteroekin

Gosariez gain, jateko humus ta barazki wrapa, ogitartekoak eta fritak izango dira ere. Guretzat garrantzitsua delako, Baionako besta erraldoi horietan, beste euskal gune eta arnasguneekin batera, parte hartuko dugu besta euskaldun eta herrikoi baten proposatzen, elkar zainduz, besta giro sanoan eta inolako erasorik onartu gabe.

Gunearen prestaketaren irudi batzu :

Interesgarri izanen zaizu