Gure Irratiak biziaraziko duen Montaut plazak, euskararen plaza izateko helburua du. Hiru egunez, Larrain dantzaren hitzordua, euskal kantuak karaokearekin, bertan jateko ta edateko lekua, plaza inguratzen duten zuhaitzen itzalpean, eta karparekin.
Gure Irratiak biziaraziko duen Montaut plazak, euskararen plaza izateko helburua du, hainbat animazio eta hiri zentroan gune lasai bat ere proposatuz.
Egunero Gure Gosaria 9:30 eta 12:00 artean. Bi formula izango dira, gose handientzat 13€tan (biper omeleta edo arroltze freitua, xingarra, fritak, gasna, arnoa, kafea edo dutea eta gozo zerbait) eta gose ttipientzat, 6€tan (biper omeleta pintxoa, arnoa, kafea edo dutea eta gozo zerbait). Egunero Larrain dantza 12:30tan. Begi-klixka bat, historikoki Dantzaren plaza izan baitzen Montaut Baionako bestetan, Dantzazpiri esker. (Uztaritzeko gaiteroak hor izango dira ostiral eta larunbatez)
Ostiral eta larunbatez ere 17:00 - 19:00 Karaokea, euskal kantu eta taldeekin. Etorri zure ahots eder edo erlastua entzunaraztea. Eta horren laguntzeko, hiru egunetan Entzuleen orena izanen da 17:00 - 18:00ak artean, zintzurra bustitzen laguntzeko. Oren batez garagarnoa 2 eurotan.
Ostiralez uztailaren 17an Dizkobolo taldeak plaza berotuko du 19:00tatik aitzina. Baina egunero, musikari eta txarangak pasako dira ere gure ikustera, sorpresa zonbaitzu atxikitzen ditugu oraindik. Egun osoan, musika eta ostatua irekia 9:30 - 20:30 artean. Gosariez gain, jateko humus ta barazki wrapa, ogitartekoak eta fritak izango dira ere. Guretzat garrantzitsua da, Baionako besta erraldoi horietan, beste euskal gune eta arnasguneekin batera, parte hartuko dugu besta euskaldun eta herrikoi baten proposatzen, elkar zainduz, eta inolako erasorik onartu gabe.
Zuzenean egingo dugu Euskal Irratiekin batera, Itzalean udako emankizuna Montaut plazatik ostegun eta ostiralarekin goizeko 11:00 - 13:00 artean. Horrezgain Gure Plazaren irekiera ofiziala egingo dugu ostiralez, goizeko 11etan. Gure partaide, laguntzaile eta irratiko lankide ohi guziei gomita luzatzen diegu, Gure Irratiaren abentura berri horretan parte hartzera.
Xehetasun gehiagorentzat, entzun Itzalean emankizunean Aitziber Zapirainek Gure Irratiko hiru langileei egin elkarrizketa. (Olatz Idoate, Panpi Merkapide eta Arantxa Idieder)
