Inklusioa iparrorratz, Tarnos Ocean zentroak besta eguna antolatzen du

Ahalmen urritasun fisiko batekin bizi diren 66 egoilier ditu Tarnos Ocean zentroak. Medikuntza zerbitzua duen egoitza hortan bizi dira gehienak urte guzian, eta urtero bezala, maiatzaren 14an deneri irekia den besta eguna antolatzen du.

Inklusioa iparrorratz, Tarnos Ocean zentroak besta eguna antolatzen du
Pantxika Urrizaga, Amaia Lascor eta Julie Rouault hurbildu dira irratira, Tarnos Ocean zentroan maiatzaren 14an izango den egunaz hitz egitera. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/05/07 19:23

Tarnos Ocean, harrera etxe medikalizatua da : ezgaitasun egoeran diren helduendako urte osoko egoitza. Azken 9 urteetan, ate irekitze egun bat antolatzen dute, bertan bizi diren 66 egoilierrek haien urteko lanen emaitzak erakusten dituzte publiko zabalari, izan antzerki, dantza edota kantu.

“Les petits chariots” egunaren helburua da denak elkartzea

Maiatzaren 14an, ostegunean ikusgarri eta kontzertuen inguruan. Aurten Gurashow eta Julie-ren kontzertuak ere izango dira. 14:00etan Tarnoseko musika eskolarekin hasiko da eguna, afrikar dantza ondotik, Tolosako Envers du Monde konpaniaren ikusgarria, batucada, eta eguna bukatuko da Gurashow eta Julie-rekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu