Euskararen urtaroaren kari, 6 gazte Gure Irratiko estudioetara hurbildu dira irrati tailer baten segitzeko. Informazioaren tratamendua, baieztapena, kantu eskaintzak eta elgarrizketa bat egiteko aukera izan dute
Euskararen urtaroaren kari, 6 gaztek Gure Irratian proposatu irrati tailer bat gozatzeko aukera izan dute. Ima, Haira, Paola, Xana, Lur eta Oihanek, irratigintzaren lehen urratsak dastatu dituzte, eta berezikiago, gaur egun ukaten dugun informazioa, nola hartu, nola ulertu, nola tratatu eta nola zabaldu gogoetatzeko parada izan dute. Sare sozialak, Fake news-ak, iturriak, baieztapenak... Gaur egungo kazetariaren egunerokoa.
Gainera, hala gertatu baita, pertsona bat elgarrizketatzeko parada izan dute. Ortzi Hegoas, Xutik taldeko bateria jolea, Miarritzeko Itsas Argi ikastolako ikasle izana da, orain buraso, eta preseski Ikastolaren 50 urteak aipatzeko hurbildu da Gure Irratira. Gazteek dute elkarrizketatu Olatzen laguntzarekin.