Mexikar iraultzaz hitzaldi musikatua antolatzen dute Goxoki gaztetxean apirilaren 11n. Mexikortxo Nafarroako musika taldeak proposatzen du bien uztartzea.
Nafarroako Aizarotz herriko bestak, merke alaitzeko helburuarekin sortu zuten Mexikortxo, Mexikoko musika egiten duen taldea, Josu eta Tintok. Lekarozko Ernesto eta Urruñako Peio ere juntatu dira taldeari.
Apirilaren 11n Itsasuko Goxokin, Goooxoan elkarteak antolatu Mexikar Iraultzaz antolatu gaualdia izanen da. Mexikortxo taldeko musikariak izanen dira. Arratseko 19:00tan zintzur bustitzea, 20:00tan hitzaldia. Mexikortxo taldeko Tinto, musikari kantariak erran digu nola iraganen den hitzaldia.