Omenaldi bikoitza Sarako Idazleen Biltzarrean

Idazle, irakurle, artista edota kuriosak elkartu ziren atzo Sarako Idazleen Biltzarrean. Kanpoko beroa saihesteko leku freskoa eskaintzen zuen gelan, Lagarde eta Tambourin bi emazte ikerlari eta idazleak saristatu dituzte aurten.

Omenaldi bikoitza Sarako Idazleen Biltzarrean
Anne-Marie Lagarde eta Marikita Tambourin saristatu ditu aurten Sarako Idazleen Biltzarrak. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/04/07 11:43

Hitzordu egonkorra da. 43. Pazko astelenez literatura eta topaketaren eguna izan da berriz ere Idazleen Biltzarra. Asteartearekin aldiz, apirilaren 7an profesionalak biltzen dira, euskal literatura eta itzulpengintzaren inguruan lanean aritzeko. Hurbiltasuna lortzea da antolatzaileen helburua, eta hala izan zen publiko zabala, sortzaileak eta ekoizpenak batzeko momentua izan zen.

Eguerdiko saristatzeak markatu zuen eguna, ondoan jarri dituzte aurten, omenaldi bikoitza eskainiz Marikita Tambourin eta Anne-Marie Lagarde. Bi emazte idazle eta ikerlariak, hunkituak agertu dira.

43 urte hor dela biltzarra, eta liburuek zentralitatea atxikitzen badute ere, arteak orokorki izan tindu edota argazkiek ere, geroz eta leku gehiago dutela agertzen da. Haurrentzako xokoa eta ikusgarriak ere proposatu dituzten, tartean

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu