Itsasu (Lapurdi)

Pilotak, Asteasu, Atarrabia eta Itsasuko herriak batuko ditu Atharrin

Pilotasoro 2 proiektuaren barne diren pilota topaketak iraganen dira maiatzaren 16 honetan Itsasuko Atharri ezker paretan. Goizeko 10etatik goiti Asteasu, Atarrabia eta Itsasuko pilotariak lehiatuko dira, bertso eta musikaren artean

Pilotak, Asteasu, Atarrabia eta Itsasuko herriak batuko ditu Atharrin
Xan Paraxu, Itsasuarrak elkarteko presidentea. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/05/15 10:57

Pilotasoro-2, Euroeskualdeak sosez lagundu proiektuak, euskal pilota eta kultura sustatzeaz gain, herrien arteko loturak garatzea du helburu. Euskal Herriko Pilota Konfederazioa Gipuzkoatik, Labrit enpresa Nafarroatik eta Ikaspilota elkartea Lapurditik dira proiektu honen eremaileak, eta logikoki Gipuzkoako Asteasu, Nafarroako Atarrabia eta Lapurdiko Itsasuk dute parte hartzen.

Asteasuren ondotik, maiatzaren 16 honetan Itsasuren aldi da. Goizeko 10etatik goiti pilotari, musikari, bertsolari eta ekoizleak elkartuko dira Atharri ezker paretan. Xan Paraxu Itsasuarrak ekarteko presidenteak xehetasunak eman dizkigu

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu