Urtean zehar egiten duen bezala, udan ere Oreka Zirkoa elkarteak, ikastaldiak proposatzen ditu euskaraz.
Adin guziendako proposatzen dituzte zirko tailerrak, Baionan iraganen dira gehienak, baina aurten berritasun gisa, Irisarriko Gure Doiara mugituko dira. Kasu leku mugatuak dira eta izenak orain eman behar dira idatziz orekazirkoa@gmail.com edo 05 59 59 53 92 zenbakira deituz. Andrea Pebet irakaslearekin xehetasunak.