Julen Rodriguez Flores, Ibarrako dantzaria, herriko taldean hasi zen dantzan. Madrilera joan zen, dantza klasikoa ikasteko Mariemma kontserbatorioan. 2019an, berriz ere Euskal Herrira etorriko da Dantzaz konpainian sartzeko. Malandain Ballet Biarritzen segituko du bere ibilbidea 2021ean. Geroztik Angelun bizi da dantzari Gipuzkoarra.
Biarritzen antolatua zen « Saut de Basque » topaketan, Le Temps d’Aimer la Danse festibala kari, azpimarratu digu, dantza talde amaturretatik pasa dela eta pasioa hortik duela.