Alain Iriart

·

Euskal Elkargoko presidentea

«Inportantea enetako presidente gisa Elkargoak segitzea oztoporik gabe ta lanean aritzea hautetsiekin»

Inportantea enetako presidente gisa Elkargoak segitzea oztoporik gabe ta lanean aritzea hautetsiekin
Alain Iriart, Euskal Elkargoko presidente berri gisa hautatua, eta kazetarien galderei erantzuten. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/04/13 08:05

Aldaketa gertatu da larunbat honetako Euskal Elkargo berrituaren lehen bilkuran. Alain Iriart, Hiriburuko auzapeza, eta EH Bai ezker abertzaleko alderdiko kidea, presidente gisa hautatu baitute.

Bigarren itzulian trenkatu da. Bi mandatu egin dituen Jean René Etxegaraien lekua hartzen du, bozketa tinki baten ondotik, 119 boz bildu ditu Hiriburuko auzapezak, 102 aldiz Baionakoak.

Emozio ainitzekin hartu du emaitza presidente berriak eta hitza hartu ondotik segidan bere rolan sartu behar izan du, bilkurak segitu baitu ondotik. Elkargoa instituziaren babesle gisa aurkeztu da, eta bereziki azpimarratu du aldaketetan, hautetsiei leku gehiago eman nahi ziela, poloei indar gehiago, eta barnealdea baloratu, kostaldea aitzin. EH Bai ezker abertzaleko alderdiko kide izanik ere, denen presidente izango zela erran du, eta sentsibilitate guzien ordezkari.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu