Uztailaren 21ean laborantza larrialdiaren legea onartu zuen frantziar asanbladak, eta gauean bertan senatuak berretsi. Departamenduko bi senatariek 2.Duplomb legearen alde bozkatu zuten.
Duela zonbait urte debekatu zituzten bi pestizida berriz baimentzen dituelako, Cancer Colère kolektiboak elkarretaratzera deitu du larunbat goizean. Laborariak eta herritarrak lanjerean jartzearen hautua egiten dutela salatu dute, larunbatean, Max Brissonek, Biarritzen duen permanentzia bulegoaren aitzinean egin elkarretaratzean.
Edouard Exilarrek, laborantza konbentzionaletik biologikora pasatzeko erabakia hartu zuen 6 urteko alaba galdu zuelarik, minbiziak harturik. Cancer Colere kolektiboko kidearekin mintzatu gira.