EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #6

disko_gogorra_6

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Ongi etorri Disko Gogorra emankizunaren seigarrena saiora. Gaurko programa Afrika Lusofonoari buruzkoa da. Joango gara, Cabo Verde uharteara, Angolara eta Ginea Bissaura ere:

  • Super Mama Djambo
  • Elida Almeida
  • Bonga
  • Lura
  • José Carlos Schwarz
  • Bitori
  • Maraya Andrade
  • Pongo

2022ko Otsailaren 03a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #5

disko_gogorra_5

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Hamaika kantuz gozatzeko aukera izango duzue, Brasilgo musika aukeraketa bat.

Lehen partean, samba-pop kantari oso famatu bat entzunen dugu eta bigaren partean autore garaikideagoak:

  • Tribo Massahi
  • Gilberto Gil
  • Jorge Ben
  • Chico Buarque
  • Seu Jorge
  • Saulo Duarte
  • Lucas Santtana
  • Seu Jorge

2022ko Urtarrilaren 03a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #4

disko_gogorra_4

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Laugarren emankizun honetan, bidaiatu dugu Italia hegoaldean, Irlandan eta Jamaikan zehar. Ondotik, Kolonbian pasa eta Argentinara jaitsiko gira. Geldiadi bat Haitin eta bigarren aldiz, egonaldi bat Italia hegoaldean. Polonian kontzertu batekin bukatuko dugu.

  • Alabua
  • Canzionere Greci Salentino
  • Sinnead O' Connor
  • Clinton Fearon
  • Toto la Monposina
  • Bersuit
  • Ti Coca
  • Enza Pagliara
  • David Krakauer

2021eko Abenduaren 28a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #3

disko_gogorra_3

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet. Blues, folk eta bere inguruari eskainitako emankizuna:

  • Otha turner
  • Bo Didley
  • Chuck Berry
  • Howlin Wolf
  • Town van zandt
  • Black keys
  • Reigning sound
  • Martha wainwright
  • The tallest man on earth
  • Devil makes three

2021eko Azaroaren 24a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #2

disko_gogorra_2

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

2021eko bigarren programa honek Afrikako kontinenteko musika gogorarazten du batez ere:

  • William Oneyabor
  • Orchestre Baobab
  • Zao
  • Lek Sen
  • Black So Man
  • Fitini
  • William Oneyabor
  • Teaspoon and the Waves

2021eko Urriaren 21a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #1

disko_gogorra_1

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Lehen saio honentzat, ekialdeko estiloan murgiltzen diren talde hauek:

  • Belima eta Benfissa
  • Alsarah
  • Chaba Fadela
  • Group Doueh
  • Cheveu
  • Bonbino
  • Azamane Tiliane
  • JAA'AFAR HASSAN
  • TAFO
  • Altin Gun
  • Yasmine Hamdam


2021eko Irailaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016