EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Ez dut uste musika unibertsala dela, ikasi behar duzu bestea behatzen, musikaren bidez erlazioan sartzeko"
2025eko Ekainaren 25a

Julen Axiari musikari artista Errobiko festibaleko antolatzailea / GURE IRRATIA
Aste honetan Asteazkeneko Gomita Julen Axiari kantari, perkusionista izan dugu. Ezkandrai elkarteko zuzendari artistikoa da, Errobiko festibalaren antolatzailea. Itsasun uztailaren 17tik 20ra iraganen da aurten, “Ametsezko munduak” lemapean. Aurtengo edizioa 29garrena da.
Festibala aipatzeaz gain, artista herrikoiak bere ibilbidea aipatu dio Panpi Mercapideri, bereziki Kongon edo Turkian egin dituen perkusio ikastaldiak.