KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

Uda eta oporrak aurreikusteko hamar gomendio

2023ko Ekainaren 29a

Uda%20eta%20oporrak%20aurreikusteko%20hamar%20gomendio

Izan oporretarako ala uda goxoa pasatzeko aurreikuspena garrantzitsua da Beltzane Obanosen ustez.

MP3 jaitsi (24 Mo)

Udako 10 gomendio udarako ateraldi eta oporrak ekonomikoki ahal bezain untsa kudeatzeko proposatzen dizkigu Beltzane Obanos laguntzaileak.

Hasteko udaren egutegiari begira jartzea gomendatzen du, eta horren arabera aurrekonduari begira jartzea. Beste 9 gomendio aipatu dituzte Arantxa Idiederrekin.

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Balioa ez da dirua, balioa da bakoitzak ematen duen denbora"

Balioa%20ez%20da%20dirua%5F%20balioa%20da%20bakoitzak%20ematen%20duen%20denbora

Legerik ez da bikotean, bien arteko oreka adostu behar dela uste du Beltzane Obanosek.

MP3 jaitsi (21 Mo)

Bikotean ekonomiaren kudeatzeko, zoin da antolaketa hoberena?

Beltzane Obanos kronikariaren ustez, ez da antolaketa hoberenik, bainan gogoetarako pistak eman nahi izan dizkigu.

Diru guzia amankomunean ematen ahal da, ala zati bat bakarrik. Kasu honetan, bakoitzaren diru iturriaren arabera, proportzionala izatea proposatzen du adibidez Beltzanek. Emazteen kasua ere aipatu nahi izan du, estatistikoki lansari apalagoak dituztelako, haurrak heldu direlarik, lana utziko duena gehienetan emaztea izaiten baita.


2023ko Martxoaren 30a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Tresna horiek baliatuz, ni bezala erabakitzeko aukera izango duzue"

Tresna%20horiek%20baliatuz%5F%20ni%20bezala%20erabakitzeko%20aukera%20izango%20duzue

"Zure bizia ala zure dirua" gaurkotuta berriz atera du Vicki Robinek.

MP3 jaitsi (22 Mo)

"Zure bizia ala zure dirua".

Diruarekiko harremana, eta bizian zer den garrantzitsua bakotxak gogoetatzeko liburua aipatu nahi izan du Beltzane Obanos kronikariak. Joe Dominguez-ek idatzi zuen liburua, Vicki Robin bere emaztearen laguntzarekin. Azken hunek, berriz argitaratu du, gaurkotuz.

9 urrats dira, Beltzanek 6 baliatzen ditu, eta Arantxa Idiederri aipatu dizkio.


2023ko Martxoaren 02a


KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Dirua kudeatzeako denek ditugu manera desberdinak, gatazka iturri izaten ahal da bikotean"

Dirua%20kudeatzeako%20denek%20ditugu%20manera%20desberdinak%5F%20gatazka%20iturri%20izaten%20ahal%20da%20bikotean

Sahutzailea eta aurrezlearen artean gatazkak izan daitezke Beltzane Obanosen ustez.

MP3 jaitsi (21 Mo)

Finantzekiko nortasunak aipatu dizkigu hilabete honetan, Beltzane Obanos kronikariak. Joera desberdinak izaten ahal ditugulako, gure nortasunaren arabera, diruarekiko eta bikotean arazoak sortzen ahal ditu.

Sahutzailea eta aurrezlea dira usaiazko profilak, beste hiru profil ere aipatu dizkiugu Beltzane Obanosek: Saiheslea, Metatzailea eta Fraidea edo Serora.


2023ko Otsailaren 02a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Elurbola bat sortzen ahal du, kredituak metatzen ahal dituzu kontrolik gabe"

Elurbola%20bat%20sortzen%20ahal%20du%5F%20kredituak%20metatzen%20ahal%20dituzu%20kontrolik%20gabe

Arraberritzen den kontsumo maileguak nahi bezain bat ukaiten ahal dira, eta hori problematikoa da.

MP3 jaitsi (22 Mo)

"Akatu revolving kartak" hau da Beltzane Obanosen mezu nagusia urte hastapeneko kronikan.

Revolving kartak, denda desberdinek proposatzen dituzten maileguak dira, kontsumorako edonork kondiziorik gabe erabiltzen ahal dituenak, eta nahi bezain bat. Bainan interes tasak biziki gora igotzen ahal dira %20 arte.

Momentuko plazera sortzen du kreditu txartelak, ahalmena dugunaren sentsazioa, bainan azkenean egoera lanjeros batean sartzen ahal gaitu ere.


2023ko Urtarrilaren 04a



KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Haurrak dituztenei gomendio bat, ikasketendako dirua aurreztea lehenik"

Haurrak%20dituztenei%20gomendio%20bat%5F%20ikasketendako%20dirua%20aurreztea%20lehenik

Inbertitzeko gaitasuna eta gogoa agertzen bada, etikoki hautu ona den kasu egitea gomendatzen du Beltzane Obanosek.

MP3 jaitsi (25 Mo)

Aurrezkien aipatzen segitzen du Beltzanen Obanosek hilabeteko kronikan.

Larrialdirakoa, matelazaren ondotik, proiektuendako, aisialdirako, bakantzetako aurrezkia aipatu du aldi honetan. Eta zergatik ez inbertitu enpresa batean? Hor ere, kasu egin zoin proiekturi ematen zaion dirua.


2022ko Azaroaren 24a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Matalaza Aurrezkia deitzen diot, ongi lo egiten laguntzen zaituelako"

Matalaza%20Aurrezkia%20deitzen%20diot%5F%20ongi%20lo%20egiten%20laguntzen%20zaituelako

Urteko gastu errealak kondatuta osatzea Matalaza aurrezkia proposatzen du Beltzanek.

MP3 jaitsi (24 Mo)

Larrialdi aurrezkiaren ondotik, ondoko pausu gisa, gastuen aurrezkia osatzea proposatzen digu hilabete honetan Beltzane Obanos kronikariak.

Hilabetero diren gastu errealak kalkulatu ondoan osatzen den aurrezkia da, Beltzanek Matalaza deitzen duena, ongi lo egiten laguntzen duelako.


2022ko Urriaren 28a


KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Bakantzentzat aurreztu aitzin, larrialdi aurrezkia osatu"

Bakantzentzat%20aurreztu%20aitzin%5F%20larrialdi%20aurrezkia%20osatu

Beltzane Obanos-ek Obabel Finantzak kontseilu enpresa sortu berri du / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Beltzane Obanos-ek Obabel Finantzak enpresarekin, jendeak bere moltsa kudeatu dezan zerbitzuak proposatzen ditu.

Sasoi honetan ere gurekin izango da, hilabetero kronika bat proposatzeko. Aurrezkia aipatu nahi izan du aldi honetan, oporrentzat aurreztea egokia baldin bada, larraldi aurrezkia lehentasuna izan behar dela uste du.


2022ko Irailaren 26a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016