KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Musikalki, urteekin Anari irekitzen dela iduritzen zait, askatzen ari dela, Giza Zarata kantua adibide"

2024ko Maiatzaren 30a

Musikalki_%20urteekin%20Anari%20irekitzen%20dela%20iduritzen%20zait_%20askatzen%20ari%20dela_%20Giza%20Zarata%20kantua%20adibide

Giza Zarata, Anariren zazpigarren diskoa gomendatzen digu hilabete honetan Joanes Garcia BAsurko kronikariak

MP3 jaitsi (20 Mo)

Joanes Garcia Basurkok bere hilabeteko kronika, Anari-ren zazpigarren lanari eskaintzen dio.

Tristuraren Industria zigilupean atera duen Giza Zarata Cadizen grabatu du artistak bere taldearekin. Musikalki unibertso berri batzutara arriskatzen dela uste du kronikariak, bainan hitzetan ere eboluzio bat senditzen du.

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Estetikoki eta sentsibilitate aldetik hurbilak sentitzen dituztan bi artista dira"

Estetikoki%20eta%20sentsibilitate%20aldetik%20hurbilak%20sentitzen%20dituztan%20bi%20artista%20dira

Adrianne Lenker eta Gorka Urbizu elkartu ditu hilabete honetako kronikan Joanes Garcia Basurkok.

MP3 jaitsi (34 Mo)

Joanes Garcia Basurkok, hilabete honetan ozeano batek separatzen dituen bi artista elkartzea proposatzen du musika kronikan:

Adrianne Lenker estatu batuarrak, Bright Future bosgarren diskoa ateratzen du. Big Thief taldearekin ezagutu genuen artistak, disko intimista atera du, "oreka lortu duen maisu lana".

Gorka Urbizu Euskal Herrian gehiago ezagutzen dugun musikariak, Berri Txarrak taldea bere ibilbidearen gibelean utzita, "estetika berezi bezain asumitua duen" Hasiera Bat diskoa aurkeztu digu Joanes Garcia Basurkok.



2024ko Apirilaren 19a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Sentsibilitate aldetik eta geografikoki hurbilak diren bi artista: King Creosote eta Bill Ryder-Jones

Sentsibilitate%20aldetik%20eta%20geografikoki%20hurbilak%20diren%20bi%20artista:%20King%20Creosote%20eta%20Bill%20Ryder-Jones

King Creosote eta Bill Ryder-Jones artistak proposatzen dizkigu hilabete honetan Joanes Garcia Basurkok.

MP3 jaitsi (32 Mo)

Eskozia eta Gales aldera eramaiten gaitu hilabeto honetan Joanes Garcia Basurko musika kronikariak. Bi artista, gustatzen zaizkion bi bakarlari entzunarazi dizkigu, biak Domino Recording Company diskoetxean direnak:


2024ko Martxoaren 22a


KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Tentsioa eta leherketaren arteko lan fina lortu dute Sprints taldeko Irlandarrek"

Tentsioa%20eta%20leherketaren%20arteko%20lan%20fina%20lortu%20dute%20Sprints%20taldeko%20Irlandarrek

Sprints, 2019an Dublinen Irlandan sortu taldeak, aurten atera du bere lehen diskoa / SPRITS

MP3 jaitsi (24 Mo)

Berriz ere Irlandaren bidea hartzen dugu hilabete honetan Joanes Garcia Basurko kronikariarekin.

Sprints talde gaztearen lehen lana partekatzen digu, Letter to Self diskoa. Laukoteak 40 minutuko "rock ekaitza sonikoa eskaintzen du"; Grunge, Punk, Garage eta Noise doinuak nagusi dituen lana.


2024ko Otsailaren 23a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Syndrome 81 eta Nakar, talde hurbilak dira, haien hiriarekin maitasun gorroto harremana dute"

Syndrome%2081%20eta%20Nakar_%20talde%20hurbilak%20dira_%20haien%20hiriarekin%20maitasun%20gorroto%20harremana%20dute

Syndrome 81 Bretainiako taldeak, 2022an atera zuen Prisons Imaginaires diskoa / Syndrome 81

MP3 jaitsi (29 Mo)

Punk eta post-punk doinuak hilabete honetako Joanes Garcia Basurkoren musika kronikan.

Bretainiako boskotea den Syndrome 81, gai sozialak, egunerokoak eta pertsonalagoak ere aipatzen dituen Bresteko taldea.

Nakar laukotearen lehen diskoa ere entzunarazten digu Joanesek, "arima galtzen ari den Donostia hiriaren" kronika musikal batekin.


2024ko Urtarrilaren 26a



KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Musika oso zinematikoa da Rone artistarena"

Musika%20oso%20zinematikoa%20da%20Rone%20artistarena

La Horde dantza taldearekin egin zuen proiektu bat Rone musikariak / RONE

MP3 jaitsi (27 Mo)

Joanes Garcia Basurkok, urtea bururatzeko kronikan Erwan Castex artista entzunarazi nahi digu, edo bere artista izenarekin hobeki ezagutzen duguna: Rone.

Aurten atera duen L(oo)ping zuzeneko lana estakurutzat hartu du, artista honen ezagutarazteko. Usaian soinu elektronikoak lantzen ditu musikariak, bainan zuzeneko honentzat bere ibilbideko kantu batzu birmoldatu ditu orkestra sinfoniko baten laguntzarekin.


2023ko Abenduaren 15a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Ibil Bedi taldea eta Esanezin bakarlariarekin, Joanes Garcia Basurko udazkeneko giroan

Ibil%20Bedi%20taldea%20eta%20Esanezin%20bakarlariarekin_%20Joanes%20Garcia%20Basurko%20udazkeneko%20giroan

Esanezin ezizenarekin musikan ari da taula gainean bere taldearekin, Ianire Aranzabe / Esanezin x Arriki

MP3 jaitsi (26 Mo)

Udazkeneko giro epelari soinu banda ekartzen digu hilabete honetan Joanes Garcia Basurkok.

Ibil Bediren Goldea, nafartar taldearen hirugarren diskoa aipagai, abenduaren 1ean Izpuran ariko direlarik Tatxers taldearekin.

Esanezin bakarlaria bestalde aipatu digu Joanesek. Ianire Aranzabe gipuzkoarraren ezizena da, "gizaki bakoitzaren intimoari hitz egiten dion" artista.


2023ko Azaroaren 17a


KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Erromeria handi batera gomitatzen gaitu Rodrigo Cuevasek"

Erromeria%20handi%20batera%20gomitatzen%20gaitu%20Rodrigo%20Cuevasek

Manual de Romeri­a 2023ko irailean atera du disko berria Rodrigo Cuevasek.

MP3 jaitsi (21 Mo)

Asturiaseko "altxor dirdiratsuena" da Joanes Garcia Basurkoren ustez Rodrigo Cuevas musikaria.

Oviedo ondoan bizi denak, irailean atera du Manual de Romeri­a disko berria.

Baserri munduan, homosexuala izateaz diren zailtasunak aipatu izan ditu usu asturiarrak, disko berrian, haur baten zailtasunak adibidez kantatzen ditu. Bainan erromeria handi batean sartzea sustut gomitatzen gaitu, musika tradizionala eta modernoan murgilduz.


2023ko Urriaren 24a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

TOC, El Columpio Asesino eta Biznaga kontzertuan ikusteko taldeak

TOC_%20El%20Columpio%20Asesino%20eta%20Biznaga%20kontzertuan%20ikusteko%20taldeak

El Columpio Asesino talde nafarrak, taldea desegin aitzin kontzertuak eskainiko ditu urte bukaera arte.

MP3 jaitsi (28 Mo)

Udazkenean Euskal Herrian ikusten ahalko diren hiru talde aurkezten dizkigu Joanes Garcia Basurkok bere lehen kronikarentzat:

  • TOC Mungiako taldea irailaren 23an Izpegin egon zen, eta azaroaren 4an Donostian ere ikusten ahalko da.
  • El Columpio Asesino nafartar beteranoen azken diskoa, ondotik deseginen baita, agurtzeko bira bat eginen dute.
  • Biznaga Madrilgo musikariak, Hondarribian eta Iruñean ikusten ahalko dira ondoko hilabeteetan.

2023ko Irailaren 25a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016