KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Malentxu Sagarzazu hondarribiarraren omenez

2023ko Apirilaren 26a

Malentxu%20Sagarzazu%20hondarribiarraren%20omenez

Malentxu Sagarzazu eta Joakin Gironzas senar-emazteak / ZUZEU

MP3 jaitsi (12 Mo)

"Canna Housen ikurrina, masta erdian jarrita daukate hondarribiarraren omenez. Izan dadila testu labur hauMalentxu Sagarzazuri bihotzez eskaintzen diodan omenezko agurra"

Joseba Aurkenerena kronikariak, kultura gaelikoaren aldeko lana eraman zuen, eta Eskozian preziatua izan zena aipatu digu hilabate honetan, 2020an zendu zen Malentxu Sagarzazu hondarribiarra.

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Euskal nortasuna eta ohiturei eskainitako "etxeko museo" ttipia

Euskal%20nortasuna%20eta%20ohiturei%20eskainitako%20etxeko%20museo%20ttipia

Iguzki Alde Koldo Cabosen etxean museo ttipi bat osatu dute bikotean.

MP3 jaitsi (12 Mo)

Iguzki Alde leku pribatua den arren, Cabos senar-emazteek bisitak onartzen dituzte beren etxean, gehienez lau lagunez osatutako taldeekin. Joseba Aurkenerena hilabete honetan, Donibane Lohizunen Koldo Cabos arrantzaleak etxean sortu duen museoaz aritu zaigu.

Bisitentzat deitzen ahal duzu 06.83.29.67.53 edo emailez claude.cabos@sfr.fr hitzordua eskatzeko.


2023ko Otsailaren 28a


KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Domingo Zubeldegi ezpeletarra erre zuten 1610ean jendez mukuru zegoen Logroñoko plazan"

Domingo%20Zubeldegi%20ezpeletarra%20erre%20zuten%201610ean%20jendez%20mukuru%20zegoen%20LogroAoko%20plazan

Lucas Velázquez, Eugenio (ca. 1860). Condenados por la Inquisición. Madrid, Museo del Prado.

MP3 jaitsi (13 Mo)

Joseba Aurkenerena kronikariak aipatu bezala, 1609an frantsesek "De Lancre epaile laiko ertzoa ekarri zuten Iparraldera laborria eta heriotza nonahi zabalduz". Veillet kalonjeak kontatu zuenez, lau hilabetetan, seiehun pertsona inguru hil omen zituzten, gehien-gehienak donibandarrak, ziburutarrak, azkaindarrak, saratarrak zirelarik. Urtebete berantago, 1610ean, espainiarrek

Zugarramurdin eta Urdazubin 32 pertsona atxilotu eta Logroñora epaitzera eraman zituzten. Espainiar Inkisizioaren arabera aztiak edota sorginak omen ziren. Horietako ainitz torturen ondorioz hil ziren eta sei bizirik erre zituzten 1610eko azaroaren 7an eta 8an jendez mukuru zegoen Logroñoko plazan. 30.000 pertsona inguru omen ziren plazako aipatu ikuskizunaz gozatzen.




2022ko Azaroaren 29a



KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Artikulu hau Urruñako agot guztien oroigarri, horrelako giza bazterkeriak ez daitezen gehiago errepika"

Artikulu%20hau%20UrruAako%20agot%20guztien%20oroigarri%5F%20horrelako%20giza%20bazterkeriak%20ez%20daitezen%20gehiago%20errepika

Agotek antzara patta bat lotua zuten lepo inguruan, identifikatzeko.

MP3 jaitsi (21 Mo)

Joseba Aurkenerena laguntzailea hilabetero gurekin izango da, Euskal Oihartzunak kronika proposatzeko.

Agotak aipatu dizkigu aldi honetan, gure Historiaren parte garrantzitsua, populu baten bazterketa antolatua. Frogak eskas badira ere, Urruñako elizan agotek erabiltzen zuten sartzeak honen oroigarria da.


2022ko Urriaren 04a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Maddi Hegi, joan zinen gau batez...

Maddi%20Hegi%5F%20joan%20zinen%20gau%20batez...

Maddi Hegi epaiketan / DANIEL VELEZ

MP3 jaitsi (30 Mo)

Maddi Hegi heletarra, Uda ezizenez, Iparretarrak erakunde armatuaren ekintzaile izan zen.

Duela 35 urte xuxen, Maddi Hegi IK-ko militantea zendu zen, 1987ko ekainaren 21-ean. Polizia-kontrol batean harrapatuta poliziak sartu zuen autoarekin trenak talka egineta hil zen, bera atxilotu zuen poliziarekin batera. Joseba Aurkenerena kronikariak gertakari hau oroitarazi dauku.


2022ko Ekainaren 21a


KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Piarres Luro euskal gautxo handia

Piarres%20Luro%20euskal%20gautxo%20handia

Zenbaiten ustetan, Piarres Luro Gamartekoa zen, baina Frantzisko Grandmontagne Otaegi kazetariaren iritziz, lapurtarra zen, 1820. urtean Saran jaioa.

MP3 jaitsi (24 Mo)

16. mendetik aitzina, ainitz izan ziren Ameriketara, etorkizun hobe baten bila joan ziren Euskaldunak. Bainan gehien-gehienak 19. mendean joan ziren.

Azken horietarik bat, Piarres Luro izan zen. Hunen bizi-kondaira eskaintzen dauku Joseba Aurkenerenak


2022ko Apirilaren 08a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016