KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

"Neguko argi eskasak eragina du gure umorean"

Neguko%20argi%20eskasak%20eragina%20du%20gure%20umorean

Ihitza Parot ondoko urtean instalatuko da naturopata gisa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Neguko beheraldia aipatu nahi izan digu hilabete honetan Ihitza Parot naturopata kronikariak.

Neguko depresioa, argi eskasak eragiten ahal du baita bizi sozial eskasak ere adibidez. Arrazoinak desberdinak izanik ere, Naturopatiaren ikuspegitik aholku batzu eman dizkigu kronikariak.

Ihitza Parotekin harremanetan jartzeko sarean edo telefonoz: 06 58 31 18 58.


2022ko Abenduaren 15a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

"Txinan Menopausia, bigarren udaberria deitzen dute"

Txinan%20Menopausia_%20bigarren%20udaberria%20deitzen%20dute

Menopausiaren bizipenak emazteen arabera desberdinak izaiten ahal dira / Violeta Cereceda

MP3 jaitsi (24 Mo)

Urte oso bat hilabetekorik gabe egon ondoan, emaztea Menopausian sartzen dela erraiten da.

Emazte bizian garrantzitsua den lehen hilabetekoen ondotik, hauen bukaera aipatu digu aldi honetan Ihitza parotek, naturopatiaren ikuspegitik.

Akidurak, umore aldaketak edo fisikoki eragiten duen fenomenoei erantzuteko, edo emazteak laguntzeko kontseilu batzu proposatu nahi izan dizkigu.


2022ko Azaroaren 16a


KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

"Pentsatzen dut aski goizik aipatu behar zaiola gaia neska gazteari, hilabetekoak agertu aitzin"

Pentsatzen%20dut%20aski%20goizik%20aipatu%20behar%20zaiola%20gaia%20neska%20gazteari_%20hilabetekoak%20agertu%20aitzin

Ihitza Parot ondoko urtean instalatuko da naturopata gisa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Ihitza Parotek, naturopatiaren ikuspegitik hilabetekoak aipatu dizkigu aldi honetan.

Emazte baten bizian, lehen hilabetekoen heltzea momentu berezia da, aldaketa bat gertatzen da. Ihitza Parotek kontseilu batzu proposatu dzkigu, neska gaztea prestatzeko, eta momentu hori ere ongi pasatzeko gisan.



2022ko Urriaren 19a



KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Haurren garapenerako aholkuak

Haurren%20garapenerako%20aholkuak

Ihitza Parot ondoko urtean instalatuko da naturopata gisa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (33 Mo)

Hilabetero gurekin dugu Ihitza Parot naturopatiatik abiatuta, kontseilu batzu emateko.

Haurdunalditik abiatuta, haurrak ditugu aldi honetan aipatu, elikadura, gorputzaren mugimendua, edota laguntzen ahal duten landare batzuen erabilpena.


2022ko Apirilaren 08a





Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016