KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas zentroak, pedagogia material berria proposatuz egin du bere sartzea

2023ko Irailaren 05a

Ikas%20zentroak%5F%20pedagogia%20material%20berria%20proposatuz%20egin%20du%20bere%20sartzea

Aines Dufau, Ikas zentroaren material berriarekin / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Ainitz aipatu dugu ikasleen sartzea, baina ez da ahantzi behar, irakasleendako ere sartzea izan dela. Klaseak astelehenean hasi baziren, prestaketa lanak aintzinetik hasi ziren. Eta aurten ere, Ikas pedagogia zentroaren material berria baliatzen ahalko dute.

Urteko lehen kronika Aines Dufau, IKAS-eko zuzendariarekin egin du Olatz Idoatek.

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

IKAS pedagogia zerbitzuak biltzar nagusia egingo du ekainaren 3an

2023ko Maiatzaren 09a

IKAS%20pedagogia%20zerbitzuak%20biltzar%20nagusia%20egingo%20du%20ekainaren%203an

IKAS zerbitzuko Fred Larrondo azkenik atera duten Izar Saltzailea liburua eskuan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (14 Mo)

Hilabete huntan, ez digute liburu aurkezpenik eginen Ikas zentro pedagogiko-ko lagunek, baizik eta bi ekitaldi dituztela aurkeztuko, Fred Larrondorekin egon da Olatz idoate.

Biltzar nagusia egingo du IKAS-ek ekainaren 3an, Itsasuko Sanoki gelan 10etan hasiko da, harrera 9.30tatik aitzina. Bestale ber egunean izango den Ziburuko liburu eta disko azoka ere aipatu digu.

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas-en argitalpen berria : Intza eta Tomasen abentura bitxiak

Ikas-en%20argitalpen%20berria%20:%20Intza%20eta%20Tomasen%20abentura%20bitxiak

Herrian sorginei buruzko ikuskizun baten prestatzen hasi direnetik, gauza bitxiak gertatzen zaizkie Intza eta Tomasi / IKAS

MP3 jaitsi (23 Mo)

Euskaraz sortu obrak, gero eta gehiago eskaintzen ahal ditu Uztaritzeko IKAS Euskal Pedagogia Zerbitzuak. Lehen lerroan ezarri nahi izan dituen bi obra aipatu ditugu hilabete honetan.

Alde batetik, Elise Dilet eta Antton Hariñordokik idatzi "Intza eta Tomas"-en abenturak, Laure Gomezek ilustratua. Elise Dilet-ri hitza emanen diogu.

Eta bestetik, Xalbat Itzainak idatzi "Muga guzien gainetik" liburuaz aritu gira Paxkal Bourgoin, obra hori ilustratu duenarekin.


2023ko Apirilaren 11a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Hilabeteko liburu gomendioak : Zorri Zoragarriak eta Lurbinttoko Ohoinak

Hilabeteko%20liburu%20gomendioak%20:%20Zorri%20Zoragarriak%20eta%20Lurbinttoko%20Ohoinak

Lurbinttoko Ohoinak eta Zorri Zoragarriak liburuak Elise Dileten hautuak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (18 Mo)

Usaian bezala, haurrendako liburu bat eta helduek errazki irakur dezaketen beste liburu bat aurkeztu dizkigu Elise Dilet Ikas euskal pedagogia zentroko langileak.

  • Zorri Zoragarriak - Uxue Alberdi eta Ainara Azpiazurena, haurrei zuzendua.
  • Lurbinttoko Ohoinak - Adur Larrearen liburu grafikoa.

2023ko Martxoaren 20a


KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Gazteei zuzendua da, bainan helduentzako ere egokia da irakurterreza"

Gazteei%20zuzendua%20da%5F%20bainan%20helduentzako%20ere%20egokia%20da%20irakurterreza

Elkanoren mitifikaziotik urruntzen den liburua da Joseba Sarrionandiarena / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (17 Mo)

Haurrendako liburu bat eta helduek errazki irakur dezaketen beste liburu bat aurkeztu dizkigu Elise Dilet Ikas pedagogia zentroko langileak.

Tartean, Sarrionaindiaren azkena. Olatz Idoate joan da harengana.

  • Basoan barna, Ainara Azpiazu Adurizen haurrentzako liburua
  • Munduari bira eman zion ontzia, Joseba Sarrionandiaren azken eleberria

2023ko Otsailaren 14a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Haizu ote da nahi den guziaren erostea edo saltzea?

Haizu%20ote%20da%20nahi%20den%20guziaren%20erostea%20edo%20saltzea?

Eneko Bidegainek idatzia eta Anne Baskaranek ilustratua, Izar Saltzailea argitaratu berri du Ikas zentroak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (10 Mo)

Aurtengo lehena, eta berri-berria gainera. Ikas pedagogia zentroko Unai Zubeldia langileak Izar Saltzailea liburua aurkeztu dio Olatz Idoateri. Eneko Bidegainek idatzia eta Anne Baskaranek ilustratua.

Xubani ideia gaitza bururatu zaio diruaren irabazteko: izarren biltzea eta haien saltzea. Hastapeneko lilura eta arrakasta iragan eta, Xuban ohartuko da bere ekintzek badutela ondoriorik ingurumenean eta jendeengan...


2023ko Urtarrilaren 20a



KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Zinez mutikoen ikuspuntutik idatzia da, mutilak zentroan dira neska gutti, apalak, nesken estetika beti perfektua da"

Zinez%20mutikoen%20ikuspuntutik%20idatzia%20da%5F%20mutilak%20zentroan%20dira%20neska%20gutti%5F%20apalak%5F%20nesken%20estetika%20beti%20perfektua%20da

Cube Arts mangaren euskarazko bertsioa atera du Harriet argitaletxeak.

MP3 jaitsi (22 Mo)

Urtea bukatzeko, bi komiki aurkeztu dizkigu Elise Dilet Ikas pedagogia zentroko langileak. Olatz Idoateri zehaztu dion bezala, bat helduendako eta bestea nerabeendako.

  • Iruleak – Garazi Albizua eta Olga Camona Peral
  • Cube Arts - Tomomi Usui-ren euskarazko Manga, Harriet argitaletxearen eskutik

2022ko Abenduaren 14a


KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Hartza eskolan aipatzeko tresnak

Hartza%20eskolan%20aipatzeko%20tresnak

Unai Zubeldia IKASeko langileak hartzaz idatzi bi liburu aurkeztu dizkigu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (17 Mo)

Hilabeteko IKAS pedagogia zentroaren kronikan, Unai Zubeldia aritu zaigu hartzaz.

Ikastola-Eskoletan, irakasleek baliatzen ahalko dituzten bi liburu aurkeztu dizkigu:

  • Hartza Iratzarri da! Xantal Barneix-Elizagaraiek idatzia
  • Hartza arrea, Pirineotako hartza - Régine Elosegi Blanc eta Iker Üthürraltek idatzia

2022ko Urriaren 18a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Okzitaniar, bretoi, kortsikar eta euskaldunak pedagogia tresnak elkarrekin lantzen

Okzitaniar%5F%20bretoi%5F%20kortsikar%20eta%20euskaldunak%20pedagogia%20tresnak%20elkarrekin%20lantzen

Ikas Uztaritzen, Euskal Kultur Erakundea eta Lapurdi zentrotik hurbil kokatua da.

MP3 jaitsi (20 Mo)

Sasoi honetan ere IKAS pedagogi zentrotik berriak emanen dizkigute asteartetan. Aste huntan, Aines Dufau zuzendariarekin solastatu da Olatz Idoate eta hilabete ondarrean iraganen diren topaketa batzuen berri eman du.

Irailaren 30ean elkartuko dira IKAS zentroaren inguruan, Baionan.


2022ko Irailaren 21a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016