KRONIKAK
XABI ETXEBERRI | MUSIKA

"Steve Reich bera Judua izanki Europan egon balitz, beste tren mota batzu hartuko zituela, paraleloa egin nahi zuen"

2023ko Apirilaren 21a

Steve%20Reich%20bera%20Judua%20izanki%20Europan%20egon%20balitz_%20beste%20tren%20mota%20batzu%20hartuko%20zituela_%20paraleloa%20egin%20nahi%20zuen

Different Trains, Steve Reich-ek 1988 sortu zuen obra.

MP3 jaitsi (27 Mo)

Musika konpositore amerikarra, musika minimalista eta errepikakorra sortzen duena, Steve Reich aipatzen proposatzen du aldi honetan Xabi Etxeberri musikari kronikariak.

1988 urtean sortu Different Trains obra aipatu nahi izan du, Steve Reich-en obra famatuenertariko bat, azken honen bizipenetan oinarritua, ttipitako trauma batean oinarritua. Paraleloa egiten du bigarren gerlako nazien trenekin.

KRONIKAK
XABI ETXEBERRI | MUSIKA

Ensemble 0 : kontzertu birak trenez eta bizikletaz bakarrik egiten dituen hirukotea

2023ko Urtarrilaren 27a

Ensemble%200%20:%20kontzertu%20birak%20trenez%20eta%20bizikletaz%20bakarrik%20egiten%20dituen%20hirukotea

Ensemble 0 taldeko Sylvain Chauveau, Stéphane Garin eta Joû"l Mérah / ENSEMBLE 0

MP3 jaitsi (39 Mo)

Ensemble 0 taldea aipatu digu aldi huntan Xabi Etxeberri musikari kronikariak, udaberrian Jojoni diskoa aterako duena.

Latitudea abiatzen baita zerotik, proiektu eta norabide desberdinak hartzen dituen musika taldea baita. Musikari kolektibo bat da, gaurko musikan murgiltzen dena, soinu minimalista, errepikakorrak bereziki.

2004an sortu taldeak, gas emisioak ttipitu nahian, bere birak desberdinki pentsatzen eta antolatzen hasi da. Hegazkinik gabeko bidaiak, trenez, bizikletez, instrumentu ahal bezain gutti mugituz.

Xabi Etxeberrirekin mintzatu da Arantxa Idieder.

KRONIKAK
XABI ETXEBERRI | MUSIKA

"Helburua ez da desmartxa komertzial batean sartzea, baizik eta Okzitandar kultura baten memoria eraikitzea"

Helburua%20ez%20da%20desmartxa%20komertzial%20batean%20sartzea_%20baizik%20eta%20Okzitandar%20kultura%20baten%20memoria%20eraikitzea

Sourdurent izenarekin, Ernest Bergez beste hiru musikarirekin ari da / SOURDURE

MP3 jaitsi (29 Mo)

Sourdure, bakarlaria da berez, Ernest Bergez-en artisa izena da, Auvergne eskualdekoa Okzitanian eta bertako erreperterio tradizionalak lantzea gustukoa du.

LA Nû’VIA kolektibotik hurbil dena, bainan Paueko Pagans diskoetxearekin atera du diskoa. Xabi Etxeberri biolin jole kronikariak aipatu digu Sourdure artista eta taldearen desmartxa, ostiral gau honetan Xabiren Bilaka taldearen ondotik ariko baitira Baionako Züzülün.


2022ko Azaroaren 25a

KRONIKAK
XABI ETXEBERRI | MUSIKA

Dantzaldiak ostegun arratseko ikasle gaualdietan ere izan daitezen

Dantzaldiak%20ostegun%20arratseko%20ikasle%20gaualdietan%20ere%20izan%20daitezen

Adar taldeak ostegun gaueko baionar gazteak dantzaraziko ditu / NAHIA GARAT

MP3 jaitsi (33 Mo)

Musika kronikaren tartean Xabi Etxeberri biolinjolea gurekin izango dugu aurten ere.

Aldi honetan euskal dantzaren lekua aipatu nahi izan du, eta plazara, karrikara berriz ekartzeko asmoa dutelakoan, lagunekin duten ekimenaren berri eman digu. Ostegun gau huntan lehen dantzaldi gaualdia antolatzen dute Baionako Züzülün Adar taldearekin.


2021eko Urriaren 27a



Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016