KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Haurrak dituztenei gomendio bat, ikasketendako dirua aurreztea lehenik"

_haurrak_dituztenei_gomendio_bat_ikasketendako_dirua_aurreztea_lehenik_

MP3 jaitsi

Aurrezkien aipatzen segitzen du Beltzanen Obanosek hilabeteko kronikan.

Larrialdirakoa, matelazaren ondotik, proiektuendako, aisialdirako, bakantzetako aurrezkia aipatu du aldi honetan. Eta zergatik ez inbertitu enpresa batean? Hor ere, kasu egin zoin proiekturi ematen zaion dirua.

2022ko Azaroaren 24a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Matalaza Aurrezkia deitzen diot, ongi lo egiten laguntzen zaituelako"

_matalaza_aurrezkia_deitzen_diot_ongi_lo_egiten_laguntzen_zaituelako_

MP3 jaitsi

Larrialdi aurrezkiaren ondotik, ondoko pausu gisa, gastuen aurrezkia osatzea proposatzen digu hilabete honetan Beltzane Obanos kronikariak.

Hilabetero diren gastu errealak kalkulatu ondoan osatzen den aurrezkia da, Beltzanek Matalaza deitzen duena, ongi lo egiten laguntzen duelako.

2022ko Urriaren 28a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Bakantzentzat aurreztu aitzin, larrialdi aurrezkia osatu"

_bakantzentzat_aurreztu_aitzin_larrialdi_aurrezkia_osatu_

MP3 jaitsi

Beltzane Obanos-ek Obabel Finantzak enpresarekin, jendeak bere moltsa kudeatu dezan zerbitzuak proposatzen ditu.

Sasoi honetan ere gurekin izango da, hilabetero kronika bat proposatzeko. Aurrezkia aipatu nahi izan du aldi honetan, oporrentzat aurreztea egokia baldin bada, larraldi aurrezkia lehentasuna izan behar dela uste du.

2022ko Irailaren 26a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Galdetzen badizut zer den dirua, zer erantzuten didazu?"

_galdetzen_badizut_zer_den_dirua_zer_erantzuten_didazu_

MP3 jaitsi

Beltzane Obanos kronikariak, azken saioetan haurren hezkuntzan diruaren erabilpena aipatzea garrantzitsua zela erran zigun, bainan helduok ba ote dakigu zer den dirua? Panpi Mercapideri galdera egin, eta diruaz aritu dira.

2022ko Ekainaren 29a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Haurrei dirua zer den aipatu behar zaie, geroan dirua kudeatu beharko dute eta erabakiak hartu"

_haurrei_dirua_zer_den_aipatu_behar_zaie_geroan_dirua_kudeatu_beharko_dute_eta_erabakiak_hartu_

MP3 jaitsi

Beltzane Obanosek haurrak eta dirua aipatu nahi izan dizkigu hilabete honetan. Haurren hezkuntzan, diruak lekua izan behar duela uste du, haurrak berak bere dirua kudeatuz, gogoko dituen jostailu ala aktibitateak berak pagatuz adibidez.

Lanaren egiazko kostua

Aitzineko kronikaren haritik segitzeko, haurrei diruaren iturria esplikatzeko bidea aipatu digu ere Beltzane Obanosek.

MP3 jaitsi

2022ko Apirilaren 01a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Ez da sexya baina dirua aurreztea urte hastapeneko helburua izan daiteke"

_ez_da_sexya_baina_dirua_aurreztea_urte_hastapeneko_helburua_izan_daiteke_

MP3 jaitsi

Urte hastapeneko garaiak, helburu berriak ukaiteko momentua izaiten ahal da.

Diru gehiagoren nahia, desioa edo helburua dutenentzat beste kontseilu batzu proposatzen ditu Beltzane Obanos kronikariak.

2022ko Urtarrilaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016