KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Euskal Herriko 40 emakume eta Ezin ezetz esan liburuak Elise Dileten hilabeteko hautaketan

2024ko Apirilaren 02a

Euskal%20Herriko%2040%20emakume%20eta%20Ezin%20ezetz%20esan%20liburuak%20Elise%20Dileten%20hilabeteko%20hautaketan

Elise Dilet Uztaritzeko Ikas pedagogia zerbitzuko mediatekaz arduratzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Bi liburu aurkeztu dizkio hilabete honetan Olatz Idoateri, IKAS pedagogia zentroko langilea den Elise Dilet-ek.

  • Euskal herriko 40 emakume IRAKURKETA ERRAZA bildumako Cira Crespo eta Elena Ciordiarena. Irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta da. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da, hemen 40 emazte ezagutaraziz.
  • Ezin ezetz Esan Mariasun Landaren liburua: "Herri txiki eta berezi honetan, inoiz ezagutu ez den fenomeno bat gertatu zen: EZ hitza erabat desagertu zen jendearen aho eta bihotzetatik... Ez zuten EZ bezalako hitzik ezagutzen, ezta horren beharrik sentitu ere."

Email Facebook Twitter LinkedIn

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas-en urte bukaerako hitzordu nagusiak: Durango eta eguberri

Ikas-en%20urte%20bukaerako%20hitzordu%20nagusiak:%20Durango%20eta%20eguberri

Ikas pedagogia zerbitzuko Fred Larrondo, aurtengo berrikuntzekin / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Ikas pedagogia zerbitzuan, aldi honetan Fred larrondorekin ukan du hitzordua Arantxa Idiederrek.

Ikasen aktualitateaz hitz egiteko, urte bukaera honetan Durangoko azokan izango baitira. Eta eguberri hurbiltzen delarik beste merkatu batzutan ere izango dira aurtengo ekoizpenekin, bainan beste proposamen ainitz ere haur literaturan.


2024ko Abenduaren 04a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Geografia materiala kolegioko irakasleentzat, Euskal Herritik abiatuta

Geografia%20materiala%20kolegioko%20irakasleentzat_%20Euskal%20Herritik%20abiatuta

Maite Urmeneta IKAS pedagogia zerbitzuko langileak sortzen ditu geografia edukinak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Kolegioko irakasleentzat, tresna berrituak proposatzen ditu Uztaritzeko IKAS pedagogia zerbitzuak.

Maite Urmeneta da hortaz arduratzen, dokumentu bilketa baten ondotik, geografia unibertsala, eta hauen nozioak irakasteko tresnak proposatzen ditu. Bistan dena programa ofiziala segituz, bainan Euskal Herritik begiratuz eta abiatuz, sarean biltzen ahal dituzte irakasleek.

Arantxa Idieder hurbildu da IKASen bulegoetara.


2024ko Azaroaren 13a


KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Haurrarekin heriotza aipatzeko liburua

Haurrarekin%20heriotza%20aipatzeko%20liburua

IKAS pedagogia zerbitzuko Unai Zubeldia, Amestoki Goxoa albuma eskutan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Amestoki Goxoa albuma aurkeztu dauku hilabete honetan, IKAS pedagogia zerbitzuko Unai Zubeldiak.

Ikusi Mikusin Saran iraganen den festibalean aurkeztuko duten liburu berria, Antton Kazabonek idatzia, Leire Iparragirrek ilustratu du.

Laino haurra eta bere amestoki goxoa den gereziondoaren arteko harreman bereziaren istorioa da, bainan egun batez bere arbola ez da loratzen, eta ez da berriz loratuko.

Heriotza, haurrekin molde metaforikoan aipatzeko liburua da.



2024ko Urriaren 01a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

“Euskaraz irakurri gabeko uda, kasik galdua bezala da” Elise Dileten liburu gomendioak udarako

Euskaraz%20irakurri%20gabeko%20uda_%20kasik%20galdua%20bezala%20da%20Elise%20Dileten%20liburu%20gomendioak%20udarako

Elise Dilet Uztaritzeko Ikas pedagogia zerbitzuko mediatekaz arduratzen da, eta udako liburu gomendioak proposatu dizkigu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (28 Mo)

Udan irakurtzeko tarte gehiago hartzeko momentua izaiten baita, Elise Dilet-ek liburu gomendioak egiten dizkigu hilabete honetan.

Ikas pedagogia zentroko mediatekara hurbildu da beraz Arantxa Idieder; Nobela beltzak, iraganean edo etorkizunean bidaiatzeko, historian murgiltzeko, zientzia fikzioa edo fantasiazko eleberri bat, denentzako proposamenak:

  • Isiltasunaren itsasargia / Martin Alvarez, Ibon
  • llunpeko zelataria / Ladron Arana, Alberto
  • Uholdearen zain / Redondo, Dolores
  • Suak erreko ez balu / Barberena, Eneko
  • Ispiluak eta itsasoak / Maria Garrastazuren lehen bidaia. Agirre Odriozola, Joxean
  • Distira eta alderantzia / Maria Garrastazuren bigarren bidaia. Agirre Odriozola, Joxean
  • Itzulerak / Meabe, Miren Agur
  • Haize leizean / Dilet, Elise; Hariñordoki, Antton
  • Judu-kale: Familia judu kristautu bat XV. mendean / Martinez de Lezea, Toti
  • Berriz zentauro / Agirre, Katixa
  • Ostadar 7310 / Ibarra, Iñigo
  • Itzalak bizi diren lurraldea / Ladron Arana, Alberto




2024ko Ekainaren 25a



KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas pedagogia zerbitzuaren azken berriak

Ikas%20pedagogia%20zerbitzuaren%20azken%20berriak

Maiatzaren 25ean egin zuen bere biltzar nagusiak Ikas zerbitzuak / IKAS

MP3 jaitsi (25 Mo)

Aines Dufau Ikas pedagogia zerbitzuko zuzendaria gurekin izan dugu hilabete honetan, zentroaren azken berriak emateko.

Bere biltzar nagusia nola pasa den, Ikas materialgintza baita hizkuntza politikari begira ere jarriz, eta ekainaren lehen honetan Ziburun izango den liburu eta disko azokaz aritu dira Panpi Mercapiderekin.


2024ko Maiatzaren 30a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Bi etxe maitasun bera: burasoak separatzen direnean

Bi%20etxe%20maitasun%20bera:%20burasoak%20separatzen%20direnean

Unai Zubeldia IKAS zerbitzuko langile hilabeteko liburuekin / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (23 Mo)

Haurrei zuenduak zaizkien bi album aipatzen dizkigu hilabete honetan Ikas pedagogia zentroko Unai Zubeldia kronikariak.

3 eta 8 urte artekoei zuzendua zaizkien bi album ilustratuak dira, Ixabel Etxeberriaren testuekin, eta Garbiñe Ubedak ilustratuak.

  • Urtaroak liburuxkan, xakur ttipi bat segitzen dugu hilabetez hilabete, bertsu zonbaitzukin.
  • Bi etxe maitasun bera-n aldiz, burasoen separaketa aipatzen da, haurren ikuspegitik.



2024ko Maiatzaren 07a


KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Matematikak euskaraz IKAS zerbitzuaren laguntzarekin

Matematikak%20euskaraz%20IKAS%20zerbitzuaren%20laguntzarekin

IKAS zerbitzuak bideoak ere sortu ditu matematiken irakastea laguntzeko / IKAS

MP3 jaitsi (23 Mo)

Ikasteko materiala aipatzen digu berriz ere hilabete honetan IKAS pedagogia zentroko langilea den Jon Itzainak.

Aldi honetan kolegioetako ikasleek MATEMATIKA ikasteko atala aurkeztu du, Olatz Idoaterekin.

IKASen webgunean adibide batzu atzematen ahal dituzue, tartean bideo hau, Donibane Lohizune eta Ziburuko badiaren neurtzeko metodoarekin.




2024ko Martxoaren 05a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Helburua da kolegiotik ateratzean B2 maila lortzea"

Helburua%20da%20kolegiotik%20ateratzean%20B2%20maila%20lortzea

Jon Itzaina, Ikas-en webgunean den irakasleei zuzendu ariketa guneari begira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (16 Mo)

Ikasteko materiala aipatzen digu hilabete honetan IKAS euskal pedagogia zerbitzuko langilea den Jon Itzainak.

Gaurkoan, kolegioetako ikasleek euskara ikasteko ariketa bilduma digu aipatzen Olatz Idoaterekin, irakasleei zuzendu tresnak zoin diren esplikatu dio, sarean Ikas-en webgunean sartuz harrapatzen ahal da.


2024ko Otsailaren 06a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016