KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Otxanda Larzabal Idiart zinema kronikaria bi gomendiorekin dator

otxanda_larzabal_idiart_zinema_kronikaria_bi_gomendiorekin_dator

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiart gure zinema kronikaria berriz itzuli da sartze honetan. Bi astero ikusi dituen bi film bederen aipatuko dizkigu. Aste honetan:

  • Anatomie d'une Chute, Cannes-ko festibalean Urrezko Palma jaso duen filma, eta gustukoa izan duena.
  • Le Ciel Rouge, film alemana, lagunartekoen arteko topaketa baten istorioa.

2023ko Irailaren 17a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Lokartu naiz, bainan filmak ongi iduri zuen, gomendatzen dut!"

_lokartu_naiz_bainan_filmak_ongi_iduri_zuen_gomendatzen_dut_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiart zinema laguntzailearen azken kronika sasoi honetako, eta senditzen da urte bukaera dela, piskabat akitua baita Otxanda.

  • Wahou! Bruno Podalydèsen frantses filma, momentu goxo bat pasatzeko.
  • L'ultima notte di Amore italiar filma, poliziar thrillerra gustuko izan du Otxandak nahiz eta ez duen osoki ikusi ahal izan, lokartu baita... bainan iduriz biziki akitua baitzen, berak esplikatu digun bezala.

2023ko Ekainaren 24a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Ez zait usu gertatzen bainan zinez aspertu naiz"

_ez_zait_usu_gertatzen_bainan_zinez_aspertu_naiz_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiart-ek bi film frantses ikusi ditu, bigarrena gomendatzen du, bainan lehena aldiz...

  • L'île Rouge, Robin Campilloren filma, egileak autobiografia bat bezala egin du, bere haurtzaroaz. Gogotxu joan zen filma ikustera bainan aspertu da.
  • L'amour et les forêts, Valerie Donzelliren filma aldiz gustuko izan du, bikote harreman batetik abiatzen da, eta gizonaren jazarpena progresiboki deskubritzen du ikusleak, emaztearekin batera.

2023ko Ekainaren 13a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Japonia, Frantzia eta Espainian gaindi...

japonia_frantzia_eta_espainian_gaindi_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiartek, hiru film aipatuko dizkigu:

Hokusai: Hajime Hashimotoren filmak 18. mendeko Japoniarat eramaiten gaitu, Katsushika Hokusai artistaren omenez.

Jeanne Du Barry: Maïwennen filmak, Luis XV.ren gustukoena den neska xume baten bizitza kondatzen du.

Ramona fait son cinéma: Andrea Bagneyren filma, Ramonak aktore izan nahi du eta berriz Madrilerat itzultzen da, eta ezagutza batek dena aldatuko du.

2023ko Maiatzaren 29a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Poulet Frites, dokumental berezia polizia segituz

poulet_frites_dokumental_berezia_polizia_segituz

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariak azken aldian aipatu zituen film batzu ikusi dituz azkenean:

  • Bañolet, Maia Iribarne eta Paxkal Irigoienena, azken aldiz aurkeztuko dutena ekainaren 1ean Kanbon, gaztetxekoekin ere joaitea gomendatzen du.
  • 20.000 erle espezie, saristatua izan den aktore gaztearekin, gustatu zaio ere Otxandari.
  • Poulet Frites dokumentala ere gomendatu digu, Strip Tease frantses emankizun famatuko egileena, sarean ikusgai duzuena.

2023ko Maiatzaren 12a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Ontziak ekartzen duen argia, ospitale psikiatriko batean

ontziak_ekartzen_duen_argia_ospitale_psikiatriko_batean

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiartek, bi film ikusi ditu eta horrezgain lagunen hiru gomendio egin dizkigu.

  • Blue Jean, erritmo geldokoa bainan zonbait eguneko liseriketaren ondotik gomendatzen duen filma.
  • Sur l'adamant dokumentala, Parisen itsasontzi batean den eguneko ospitale psikiatrikoaz.

+ Alma Viva / Dancing Pina / The Quiet Girl

2023ko Maiatzaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016