KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

"Saiatzen gira ahagua landarearekin, giro bat sortzen, txarra eta ona orekatzeko"

_saiatzen_gira_ahagua_landarearekin_giro_bat_sortzen_txarra_eta_ona_orekatzeko_

MP3 jaitsi

Legarraldera joan da Patrick Larrondo baratzezainaren gana Panpi Mercapide.

Bazterrak idorrak diren garai honetan, ureztatu beharra agertu da iaztik, tantaz tanta egiten dutena. Salmenta zuzena egiten dute ere, eta garai honetan barazki ainitz badituzte, bainan tomateak ez oraindik.

2023ko Ekainaren 14a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

Patrick Larrondorekin hizketan, uraren erabilpenaz eta banaketaz

patrick_larrondorekin_hizketan_uraren_erabilpenaz_eta_banaketaz

MP3 jaitsi

Legarraldea edo "lohialdea" aldi honetan, Panpi Merkapide berriz joan da Patrick Larrondo baratzezainaren gana.

Negutegian aldaketa sendi da hilabete batetik bestera, bero egin du, euri piskabat, landareei on egin die. Ureztatzea tantaz-tanta, ilarrak, landare ttipiak landatu aitzin, edota patata gozoa edo batata.

2023ko Maiatzaren 17a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

Idortea, sasoiko landaketak eta kilometroak aipagai Patrick Larrondorekin

idortea_sasoiko_landaketak_eta_kilometroak_aipagai_patrick_larrondorekin

MP3 jaitsi

Legarraldean Hendaia aldean landaketak hasi ditu azkarki Patrick Larrondo baratzezainak.

Joan den ostiralean Panpi Mercapide, berak dion bezala "bioman"ekin solasean aritu dira, euripean aldi huntan…

2023ko Apirilaren 18a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

Urteko azken azak, eta lehen kuiak aipagai Patrick Larrondorekin

urteko_azken_azak_eta_lehen_kuiak_aipagai_patrick_larrondorekin

MP3 jaitsi

San Patrick egunean hurbildu da Panpi Merkapide, Patrick Larrondo baratzezainaren gana. Azken aza-loreen garaia delarik, errezeta ideia batzu eman dizkio.

Azak, babak eta hauen erdian kattalin gorriak, baratzezainen laguna. Bestalde negutegietan kuiak eta kuiatxoak hasi dira landatzea, udaberriko lehen landatzeak.

2023ko Martxoaren 24a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

Patrick Larrondo : "Hesietan mamutzak txarrak eta onak sartzen dira garrantzitsua da, lur artifizializatuak direlarik"

patrick_larrondo_hesietan_mamutzak_txarrak_eta_onak_sartzen_dira_garrantzitsua_da_lur_artifizializatuak_direlarik_

MP3 jaitsi

Hendaiako Legarralden 12 hektareako eremuan instalatua da Patrick Larrondo baratzezaina beste laborari batzuekin.

Itsas bazterreko gune hortara hurbildu da Panpi Mercapide, lehen aldiz deskubritzen zuena. Biologikoan lan egiten duen baratzezainak, lan gehiago badu agian, bainan mekanizatua lan egiten duela hala ere oroitarazi dauku.

2023ko Otsailaren 22a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

"Hotza azkenean hor da"

_hotza_azkenean_hor_da_

MP3 jaitsi

Negu hastapen goxo eta beroaren ondotik, eurite azkarrak etorri eta azkenean hotza. Patrick Larrondo baratzezainarentzat berri ona da azkenean hotzaren presentzia.

Entselada, espinaka perrexilaren artean ibili dira hilabeteko kronikarentzat Maia Muruaga eta Patrick Larrondo baratzezain eta kronikaria.

2023ko Urtarrilaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016