BERRIKETARIAK | SENPERE

Ibarrungo bestak hurbiltzen dira Senpere aldean

2023ko Irailaren 14a

Ibarrungo%20bestak%20hurbiltzen%20dira%20Senpere%20aldean

Ibarrungo festak irailaren 29tik urriaren 2ra iraganen dira.

MP3 jaitsi (10 Mo)

Elur Alberdi Senpereko berri emailea gurekin dugu berriz, hilabetero herriko etxetik ondoko asteetako hitzorduak aipatzen dizkigu:

  • Ibarrungo festak irailaren 29tik urriaren 2ra.
  • Darius antzerkia, Larreko gelan gaueko 7etan Irailaren 19an
  • Solange Añorga irailaren 24an, arratsaldeko 5etan
  • Dantzen europear lehiaketa irailaren 30ean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Arte obrak, errealitate birtualean deskubritu Biarritzen

Arte%20obrak%5F%20errealitate%20birtualean%20deskubritu%20Biarritzen

Silvia Sanchez artistaren obrak, errealitate birtualean deskubritzen ahalko dira Biarritzen.

MP3 jaitsi (15 Mo)

Viviane Ithursarrirekin, hilabetero Biarritzeko berriak ematen dikigu herriko etxetik:

  • Mintzalasaien bilanarekin hasi da, sorpresa onak ekarri dituen ekimena.
  • Amerika Latinar film festibalaz ere aipamena, azkena egunak direlarik.
  • Errealitate birtualean, arte obretan murgiltzea urriaren 3tik 28ra
  • Brouillarta erakusketaren 25.edizioa urriaren 7 eta 8an.

2023ko Irailaren 28a





Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016