Jour de Fête konpainiak Urruñako biztanleekin prestatu ikusgarria aurkeztuko du
2023ko Irailaren 25a

Jour de Fête konpainiak Urruñako biztanle batzuen laguntzarekin emango du ikusgarria irailaren 30ean / urrugne.fr
Ione Josiérekin Urruñako herriko etxetik, Lapurdiko herriaren berri hartzen dugu hilabetero:
- "Zuek proposatu" Urruñako herriko etxearen proiektu deialdia, urriaren 30a arte.
- Animazioak hiri barneko ostatuetan, irailaren 29 eta 30ean. Ostiralez Petti-ren kontzertua eta larunbatean Jour de Fête konpainiaren ikusgarria, herritarrekin emana.
- Olhetako bestak ere irailaren 29tik urriaren lehenera.
- Klimaren asteburua urriaren 13tik 15era.