BERRIKETARIAK | KANBO

Kanboko hilabeteko hitzorduak Maia Martinonekin

kanboko_hilabeteko_hitzorduak_maia_martinonekin

MP3 jaitsi

Hilabete honetan Kanboko berriak Maia Martinon herriko etxeko langilearekin:

  • Zineman animazio ainitz: martxoaren 15ean Louise Violet adibidez ondotik sozial aste bat
  • Martxoaren 8tik 30era Assantza gunean Emazteez erakusketa
  • Mediatekako animazioak, tartean Itxaro Borda hurbilduko dela
  • Martxoaren 14an Korrikakari ekimen ainitz, aitzin, gauean bertan eta ondotik
  • Hilabete bukaeran Arnaga-ren sasoia berriz idekitzen dute eta martxoaren 30ean arroltze ehiza haurrentzat ere

2024ko Martxoaren 08a

BERRIKETARIAK | KANBO

Kanboko elizaren organoaren estrena asteburu honetan

kanboko_elizaren_organoaren_estrena_asteburu_honetan

MP3 jaitsi

Kanboko herriko etxetik, Julie Indartek eman dizkigu berriak hilabete honetan:

  • Mediatekaren berriak, tartean delarik ihaute erakusketa Eliane Hegiapalen argazkiekin
  • Kaskarotak otsailaren 11 eta 18an
  • Ihauteriak otsailaren 24an
  • Elizako organoaren estrena otsailaren 11an
  • Odolkiaren besta otsailaren 25ean

2024ko Otsailaren 09a

BERRIKETARIAK | KANBO

Arnaga neguan hetsia delarik garbiketa eta azalberritzearen garaia da

arnaga_neguan_hetsia_delarik_garbiketa_eta_azalberritzearen_garaia_da

MP3 jaitsi

Maia Martinonek hilabeteko kronikan, Arnaga etxe ospetsua aipatu nahi izan du.

Arnaga Edmond Rostanden etxebizitzaren Historiaz, erakustokiaz eta lorategi ta oihanaz aritu da, negu garaian hetsia den etxeaz.

Apiriletik urrira artean irekia da, bainan neguan bertako 5 langileek, badute lan bai kanpoan baita barnean ere, 1200 berina adibidez garbitu behar dituzte.

2024ko Urtarrilaren 12a

BERRIKETARIAK | KANBO

Kanboko herriko etxeko berriak izango ditugu hilabetero

kanboko_herriko_etxeko_berriak_izango_ditugu_hilabetero

MP3 jaitsi

Berrikuntza sasoi honetan Gure Irratian, Senpere, Biarritze eta Urruñatik egin ohi dugun bezala, Kanboko herriko etxetik ere berriak hartuko ditugu aurten.

Hilabetean behin Kanboko herriko etxeko Maia Martinon eta Julie Indart-ekin izanen dugu hango berri.

2023ko Urriaren 05a

BERRIKETARIAK | KANBO

Hazparneko Armand David lizeoak eta Arnagak hitzarmena.

hazparneko_armand_david_lizeoak_eta_arnagak_hitzarmena_

MP3 jaitsi

Bi ezkontza kanbon! Umiasaindu dela eta elizkizunek ordutegi desberdina. Erakusketa desberdinak herrian. Herriko dantza, euskal dantzak helduentzat, klaseak berriz hasten dira.

2010eko Urriaren 25a

BERRIKETARIAK | KANBO

Errobi elkargoko eskoletako haurrek txondorra euskaraz

errobi_elkargoko_eskoletako_haurrek_txondorra_euskaraz

MP3 jaitsi

Ikatzkinen inguruko xehetasun guziak bildu dituzte Errobi herri elkargoko ikasleek. Puyodebat xokolategiak tailerrak eta museoa estreinatu du Kanbon. Parropiako zenbait hitzordu...

2010eko Urriaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016