BERRIKETARIAK | UZTARITZE

Uztaritze eta Larresoroko berriak Mixel Zarratiarekin

uztaritze_eta_larresoroko_berriak_mixel_zarratiarekin

MP3 jaitsi

Aste huntan kirola, Ur begi elkartea eta ikastola aipagai besteak beste Mixel-ekin.

2012ko Martxoaren 14a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Makea eta Lekorne aldeko berriak Beñat Bidegainekin

MP3 jaitsi

Aste huntan berri txarrekin hasten gira hgiru eriotzen abisuekin.

2012ko Martxoaren 14a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Lehuntzeko berriak Jean Bernard Etxebarne-kin.

MP3 jaitsi

eta lehenik asiako liztorra aipagai, besteak beste.

2012ko Martxoaren 08a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Makea eta Lekorneko berriak Beñat Bidegain-ekin

MP3 jaitsi

Aste huntan hasteko, Urtxoko xoriak dantza taldeak etxez etxe ibiliko dira dantzak eskaintzen, ondotik SOS laborari aipagai, baita beste berri zonbaitzu.

2012ko Otsailaren 21a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Aste huntako berriak, Donibane Lohitzune aldea

aste_huntako_berriak_donibane_lohitzune_aldea

MP3 jaitsi

Aste huntan aroa, heriotz bat, arrantzaren emaitzak eta Ihauteriak aipagai Jamattitt Dirassar-ekin.

2012ko Otsailaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016