BERRIKETARIAK | SENPERE

Frantziako Turreko txirrindulariek, Senpereko bestak zeharkatuko dituzte

frantziako_turreko_txirrindulariek_senpereko_bestak_zeharkatuko_dituzte

MP3 jaitsi

Eritasunaren kontra borrokan aritu ondoan, gurekin dugu berriz Elur Alberdi Senpereko berri emailea. Pozik itzuli da, herriko ondoko hitzorduak emateko:

  • Ekainaren 18an Motocross lehiaketa
  • Ekainaren 21ean musikaren besta kari Six Toys taldea
  • Senpereko bestak ekainaren 30etik uztailaren 4ra iraganen dira, ikusiko astelehenarekin Frantziako Turra izanki egitaraua zoin izango den.

2023ko Ekainaren 09a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Hilabeteko hitzorduen artean, Celia Kameniren kontzertua Senperen

hilabeteko_hitzorduen_artean_celia_kameniren_kontzertua_senperen

MP3 jaitsi

Senpereko herriko etxetik, ondoko hilabeteko hitzorduen berri eman digu Elur Alberdik:

  • Argazki lehiaketaren erakusketa, urtarrilaren 16tik otsailaren 28a arte
  • Laminosine oztibartarren ikusgarria urtarrilaren 15ean Larreko gelan
  • Lanbideen burtsa urtarrilaren 22an Larreko gelan
  • Zinema konferentzia urtarrilaren 24a, Amazoniako tribuen egoeraz
  • Celia Kameni pop soul kantaria urtarrilaren 28an

2023ko Urtarrilaren 12a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Abendua eguberriko merkatuarekin hasten du Senperek

abendua_eguberriko_merkatuarekin_hasten_du_senperek

MP3 jaitsi

Abenduko programazioa aipatu du Elur Alberdik hilabete honetako kronikan:

  • Eguberriko merkatua abenduaren 3 eta 4an
  • Braderia abenduaren 5 eta 6an Amotzen
  • Eguberriko kontzertua, Mathieu Sempéré tenor kantariarekin abenduaren 10ean
  • Haurrentzako zinema euskaraz abenduaren 30ean

2022ko Abenduaren 02a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Senpereko azaroko hitzorduen artean Gurashow eta Gari-ren kantaldia

senpereko_azaroko_hitzorduen_artean_gurashow_eta_gari_ren_kantaldia

MP3 jaitsi

Hilabete huntako hitzorduak, Elur Alberdiren Senpereko berrietan:

  • "Egurrezko Festibala" azaroaren 12-13ko asteburuan iraganen dena
  • Azaroaren 20an kantaldia Gurashow eta Gari-rekin
  • Antzerkia eta komedia Mehdi-ren Coming Out ikusgarriarekin azaroaren 25ean
  • Printze Ttikia azaroaren 26an
  • Eguberriko merkatuaz ere bi hitz, abenduaren 3 eta 4an izango dena.

2022ko Azaroaren 03a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Urriaren 6ko Senpereko berriak

urriaren_6ko_senpereko_berriak

MP3 jaitsi

Elur Alberdirekin, Senpereko herriko etxetik, ondoko hilabeteko hitroduak aipagai. Aste Urdina, Zaldubi ikastolaren 50 urteak, edota Larreko gelako hitzorduak.


2022ko Urriaren 07a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Hilabetero Senpereko berriak Elur Alberdirekin

hilabetero_senpereko_berriak_elur_alberdirekin

MP3 jaitsi

Senpereko herriko etxetik, aurten ere Elur Alberdik Senpereko hitzordu eta berriak ematen dizkigu. Ikusgarriak, herriko bestak eta beste hilabete huntan.

2022ko Irailaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016