EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 10 18 kantuak bakarrik

adi_2017_10_18_kantuak_bakarrik

MP3 jaitsi

Dama, Falta, La Vilerie, Lenao, Le Catcheur la Pute & le Dealer, Agnes Obel, The Wombats, Al Tarba, Santigold, Radiohead, Mutante Comodo, Pleymo, Shining, November.

2017ko Urriaren 18a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Frikun

ixo_frikun

MP3 jaitsi

Giroa beroa izan da Ixo! Emankizunean aste huntan! Karaibetako musika ekarrik du Frikun taldeak bere teklatuaren eskuetatik, Txomi Dhers.
Josu Guillen hor zen ere bere kronika egiteko eta zinema aipatu du Mattin Perezek 2. kronikan!

2017ko Urriaren 13a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - EHZ

geixo_ehz

MP3 jaitsi

EHZ zen Geixoren gomita aste huntan. Xalbat Borda eta Mikel Frantsesenarekin Festibala aipatu dugu, baita ere beren musikari bizia eta jokoak ere egin ditugu. Hori dena musika ona entzunez!

2017ko Urriaren 06a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 10 03

adi_2017_10_03

MP3 jaitsi

Pelax, Zazkel, Nerabe, Odolaren Mintzoa, Cabadzi, DAM, Wolf Alice, New Politics, Ninos Du Brazil, Machinalis Tarantulae, La fin de la Societe telle que nous la connaissons, Kublai Khan.

2017ko Urriaren 04a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Sorotan Babies

ixo_sorotan_babies

MP3 jaitsi

Metala aipagai aste huntan Ixo! Emankizunean. Sorotan Babies taldeko Xabi Biscaye eta Iñigo Irazokirekin atera dituzten bi diskak aztertu ditugu.
Kronikalariak ere hor genituen: Josu Guillen metal munduan egon da, David Ondars aldiz Donibane Lohitzunen bisita egin digu!

2017ko Irailaren 29a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 09 26

adi_2017_09_26

MP3 jaitsi

Eraul, Oihartzun, Niketz, Solte, Tricky, Findlay, l' Envoutante, Marilyn Manson, The Killers, Prophets Of Rage, Mastodon, Aqmé.

2017ko Irailaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016