KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Zaila da erraitea 10-15 urteren buruan ze ingurumen izango dugun, nolako pentzeak"

_zaila_da_erraitea_10_15_urteren_buruan_ze_ingurumen_izango_dugun_nolako_pentzeak_

MP3 jaitsi

Gure bazterrak nahi ditugu atxiki, babestu, bainan so egin behar da ze garapen izan duen gure ingurumenak Gabriel Durrutyren ustez.

Hortako luzazko bista bat behar dela uste du Gabrielek, geroari begira nola izan behar den pentsatzeko.

2023ko Ekainaren 23a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

Gabriel Durruty Sainte-Solineko ur erreserba erraldoietaz

gabriel_durruty_sainte_solineko_ur_erreserba_erraldoietaz

MP3 jaitsi

Gabriel Durruty kronikariak, aldi honetan aktualitatean diren ur erreserba erraldoiak aipatu nahi izan ditu.

Idorteak biderkatzeko arriskua agertzen delarik, batzuentzat laborantzarako beharrezkoak dira, besteentzat aldiz biodibertsitate suntsitzaile.

2023ko Apirilaren 27a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Ikusi behar da norendako den abantaila, erlearendako ala erlezainarendako"

_ikusi_behar_da_norendako_den_abantaila_erlearendako_ala_erlezainarendako_

MP3 jaitsi

Erlezainentzako sistema berri bat sortu dute australiko aita-seme batzuek.

Kofoin berri bat, plastikozko kuadro batzurekin, erlea usatzen da eztia hor egiten, lana errazteko da, txorrota batetik biltzen ahal baita eztia.

Bainan Gabriel Durruty kronikariak bere dudak azaldu ditu tresna horri begira.

2023ko Martxoaren 29a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

Belea, pika bezain ohoina eta zozoa?

belea_pika_bezain_ohoina_eta_zozoa_

MP3 jaitsi

"Behin bazen bele bat, bele bat beltza, pika bezain ohoina eta zozoa" hala hasten du Kattalin Indaburuk bere solasa Gabriel Durrutyrekin hilabete honetan.

Belea ez baita erraiten den bezain zozoa, hainbat adibide eman dizkigu Gabriel Durrutyk.

2023ko Martxoaren 02a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

Hemengoa ez den fruitua da gaztaina, bainan gure inguramenari egokitu dena

hemengoa_ez_den_fruitua_da_gaztaina_bainan_gure_inguramenari_egokitu_dena

MP3 jaitsi

Gaztainaz aritu da Gabriel Durruty kronikaria.

Garai batez usaiazko jakia zen fruitua, etxe ondoko oihanean biltzen zena. Euskal Herrian nola sartu den arbola, nola erabiltzen den, eta ze egoeratan den aipatu ditu Kattalin Indabururekin.


2023ko Otsailaren 01a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

Korsikan Slow Food festibalean bizitakoa kondatuko digu Gabriel Durrutyk

korsikan_slow_food_festibalean_bizitakoa_kondatuko_digu_gabriel_durrutyk

MP3 jaitsi

Gabriel Durruty kronikariak Korsikara egin duen bidaia aipatu digu, Slow Food ideiaren inguruan izan den topaketa batean izan baita.

Italiatik abiatu kontzeptua, Fast Food ohitura horren kontra doana, Slow Food, edo goxoki jatea bainan kontuan hartzen dira ere beste elementu batzu, garrantzitsuak.

2023ko Urtarrilaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016