KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Sagarrondoei etxearen izena ematen zitzaien"

_sagarrondoei_etxearen_izena_ematen_zitzaien_

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyk hilabeteko kronikan naturari begira jartzearen garrantzia azpimarratu du berriz ere, etengabe egokitzeko duen gaitasunari begira.

Bestalde Sagartzearekin batera, sagarrondoen salmentaz okupatzen baita, sagar mota desberdinak aipatu ditu. Ondomotxa sagorrondoa ezagutzen duzue?


2022ko Abenduaren 07a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Beharbada behar genuzke landatu arrunt hegoaldeko landareak, zitroina ala klementinak"

_beharbada_behar_genuzke_landatu_arrunt_hegoaldeko_landareak_zitroina_ala_klementinak_

MP3 jaitsi

Gabriel Durruty kronikariak, joan den hilabeteko kronikaren haritik segitzen du. Udako idorteari begiratu ondoren, geroan laborariek egokitu behar dutela uste du.

Inglaterran arno egile baten adibidea ematen du, mahastiak landatu ditu baita belar-xuta (lavande) ere.

2022ko Azaroaren 09a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Lezioa eman dauku aurtengo idorteak, usatua ginen ur eskasa zelarik landareak ureztatzea"

_lezioa_eman_dauku_aurtengo_idorteak_usatua_ginen_ur_eskasa_zelarik_landareak_ureztatzea_

MP3 jaitsi

Sasoi berria hasten dugu Gabriel Durruty kronikariarekin. Hilabetero gurekin izango da, eta larrazkenean sartuta, udaren idortea aipatu du aldi honetan.

Idortearekin batera, ur eskasia gertatu da, landareen ihardokitzea usaiaz kanpokoa izan da. Berotearekin mozte bat bezala bizi izan dute, eta lehen euritearekin batzu hasi dira loratzen.

Gabriel Durrutyren ustez, idorte eta beroteari begira jarri behar gira, irakaspenei begira.

2022ko Urriaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016