KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Ihitza Paroten 10 gomendioak, azterketa prestaketa garai honetan

ihitza_paroten_10_gomendioak_azterketa_prestaketa_garai_honetan

MP3 jaitsi

Naturopatia ikasketak burutzen dituen Ihitza Parot kronikariak, ikasturte bukaera honetan azterketa prestaketa lanetan ari direnak laguntzeko hamar gomendio proposatu dizkigu.

2022ko Ekainaren 03a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Haurren garapenerako aholkuak

haurren_garapenerako_aholkuak

MP3 jaitsi

Hilabetero gurekin dugu Ihitza Parot naturopatiatik abiatuta, kontseilu batzu emateko.

Haurdunalditik abiatuta, haurrak ditugu aldi honetan aipatu, elikadura, gorputzaren mugimendua, edota laguntzen ahal duten landare batzuen erabilpena.

2022ko Apirilaren 08a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Aitzinetik prestatzen den haurdunaldia

aitzinetik_prestatzen_den_haurdunaldia

MP3 jaitsi

Ihitza Parot-ek naturopata izateko ikasketak segitzen ditu, eta horrekin batera, formakuntza berezi bat ere haur ukaiteaz.

Haurdunaldia aitzinetik prestatzen dela dio Ihitza Parotek, elikaduraz gain eguneroko ongi izatea laguntzen duten kontseilu batzu.

2022ko Otsailaren 08a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Gibela zaintzeko garaia da

gibela_zaintzeko_garaia_da

MP3 jaitsi

Urte bukaerako ospakizunen ondotik, sobera jan eta edanaren sentsazioarekin garelarik, gibela dauku aipatu aldi honetan Ihitza Parot kronikariak.

À¯Â"¿

2022ko Urtarrilaren 07a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Immunitatea indartzeko garaia da

immunitatea_indartzeko_garaia_da

MP3 jaitsi

Neguko eritasunei aurre egiteko, gorputzari indarrak emateko kontseilu batzu eman dizkigu hilabete honetan Ihitza Parot kronikariak.

Naturopatia ikasketak bururatzen ditu Ihitza Parotek eta anartean saioak urririk ez proposatzen ditu Kanbon.


2021eko Azaroaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016