Ikas zentroak, pedagogia material berria proposatuz egin du bere sartzea
2023ko Irailaren 05a
Aines Dufau, Ikas zentroaren material berriarekin / GURE IRRATIA
Ainitz aipatu dugu ikasleen sartzea, baina ez da ahantzi behar, irakasleendako ere sartzea izan dela. Klaseak astelehenean hasi baziren, prestaketa lanak aintzinetik hasi ziren. Eta aurten ere, Ikas pedagogia zentroaren material berria baliatzen ahalko dute.
Urteko lehen kronika Aines Dufau, IKAS-eko zuzendariarekin egin du Olatz Idoatek.