KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Guitarricadelafuentek garaiak zeharkatuko dituen disko sakon eta aberatsa kaleratu du"

guitarricadelafuentek-garaiak-zeharkatuko-dituen-disko-sakon-eta-aberatsa-kaleratu-du

MP3 jaitsi

Ikasturteko lehen kronikarekin heldu zaigu Joanes Garcia Basurko laguntzailea, eta hilabetero musikari ala talde bat aurkeztuko digu.

Alvaro Lafuente artista gaztearen lehen lan luzea hautatu du aldi honetan. Guitarricadelafuente izen artistikoarekin aurkeztu du La Cantera disko berria, pop folk doinuak oinarri. Sare sozialen bitartez hasi zen bere bidea egiten artista espaniola.

2022ko Irailaren 30a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Gure uda alaituko duen klasiko moderno bat atera da, goxotasunaren ozeanoan murgil gaitezen"

gure-uda-alaituko-duen-klasiko-moderno-bat-atera-da--goxotasunaren-ozeanoan-murgil-gaitezen

MP3 jaitsi

Joanes Garcia Basurko musika kronikariak, folk, rock, shoegaze, elektronika piskabat eta country musika gurutzatzen diren diskoa aipatu du hilabete honetan, Big Thief taldearen bostgarren diskoa.

80 minutu irauten duen disko doblea, Estatu Batuetako gune desberdinetan grabatua izan dena.

2022ko Ekainaren 20a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Poesiaren bidez eguneroko bizia kronikatzen dute, intimoari hitz eginez unibertsala hunkitzen dute"

poesiaren-bidez-eguneroko-bizia-kronikatzen-dute--intimoari-hitz-eginez-unibertsala-hunkitzen-dute

MP3 jaitsi

La Maravillosa Orquesta del Alcohol Burgosko taldea aiptu digu Joanes Garcia Basurkok bere azken kronikan. 2011an sortu taldea, La MODA izenarekin ezagun egin da eta 7 lagunez osatu da.

Folk eta Rock doinuak nahasten dituen taldearen azken diskoa Gorka Urbizuk ekoiztu die.

2022ko Martxoaren 21a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Iturri zaharretik, ur berria hurrupaka edan dezagun Tatxers-ekin"

iturri-zaharretik--ur-berria-hurrupaka-edan-dezagun-tatxers-ekin

MP3 jaitsi

2018an Iruñerrian sortu zen, Joanes Garcia Basurkoren uda alaitu duen Tatxers hirukotea.

Popegiak punkientzat, edo punkiegiak poperoentzat, taldea musikan aurkezten dauku gure kronikariak.

2022ko Urtarrilaren 28a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Flyyn sinpletasuna, goxotasuna eta bizipozaren kantaria da, maiz supazterrean abesteko kantuak idazten ditu"

flyyn-sinpletasuna--goxotasuna-eta-bizipozaren-kantaria-da--maiz-supazterrean-abesteko-kantuak-idazten-ditu

MP3 jaitsi

Hilabete honetako kronikan, Joanes Garcia Basurkok Johnny Flynn artista aurkeztu digu.

Arteari loturiko diziplina guziak hunki ditu, eta 2010 urtean Inglaterran garatzen hasi zen New Folk mugimenduan sartu zen.

2021eko Abenduaren 17a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Emazteek poderea hartzen dute eta on egiten du"

emazteek-poderea-hartzen-dute-eta-on-egiten-du

MP3 jaitsi

Ikasturte honetan ere hilabetero gurekin izango da Joanes Garcia Basurko musika kronikaria.

Ostiral honetan, Dublineko laukote bat eta Joanesek dionaz Irlandako azken sentsazioa: Pillow Queens.

2021eko Urriaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016