KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Wet Leg : rock eszenari freskotasuna ekarri duen taldea"

_wet_leg_rock_eszenari_freskotasuna_ekarri_duen_taldea_

MP3 jaitsi

Hilabete honetan, ezin bakar bat hauta, bi talde aipatzea erabaki du Joanes Garcia Basurkok, biak Inglaterrakoak.

Wet Leg bikotea, 2022 urtean eztanda egin duen talde berria, arraskata fite bildu dute, sari ospatsuak lortuz ere.

Gently Tender, boskote indartsua da, balada epikoak, ahots harmonia ederrekin.


2023ko Martxoaren 10a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

The Mary Wallopers, irlandar talde kontrolaezina

the_mary_wallopers_irlandar_talde_kontrolaezina

MP3 jaitsi

Dundalketik datorren The Mary Wallopers Irlandar taldea ezagutarazi nahi izan digu hilabeteko kronikan Joanes Garcia Basurkok.

Hirukote gisa abiatu den taldea, Joanesek dion bezala, kontzertuetarako zazpikote kontrolaezina bilakatzen da, umorea eta autoderisioa erabiltzea gustukoa dute.

2023ko Otsailaren 10a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

The Smile : 2022an, pop modernoak eskaini altxorra

the_smile_2022an_pop_modernoak_eskaini_altxorra

MP3 jaitsi

The Smile taldea aipatuz abiatzen du urtea bere kroniken tartean Joanes Garcia Basurkok.

Radiohead taldeko Thom Yorke eta Jonny Greenwood eta Sons Of Kemet-eko Tom Skinner dira proiektu musikal honen erdian.

2023ko Urtarrilaren 13a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Taldearen berezitasuna ene iduriko, kantaria da, ez da kikiltzen bere emozioak kantatzen ditu manera asumituan"

_taldearen_berezitasuna_ene_iduriko_kantaria_da_ez_da_kikiltzen_bere_emozioak_kantatzen_ditu_manera_asumituan_

MP3 jaitsi

Mungiako TOC taldeaz hitz egin du aldi honetako kronikan Joanes Garcia Basurkok.

Laukotea 2019an agertu zen, lehen EP batekin. Berriki Gau eternal bat (M. S.) singlea atera duelarik taldeak, Zidazun deitu aitzineko diskoa kronikatu du gure laguntzaileak.


2022ko Urriaren 28a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Guitarricadelafuentek garaiak zeharkatuko dituen disko sakon eta aberatsa kaleratu du"

_guitarricadelafuentek_garaiak_zeharkatuko_dituen_disko_sakon_eta_aberatsa_kaleratu_du_

MP3 jaitsi

Ikasturteko lehen kronikarekin heldu zaigu Joanes Garcia Basurko laguntzailea, eta hilabetero musikari ala talde bat aurkeztuko digu.

Alvaro Lafuente artista gaztearen lehen lan luzea hautatu du aldi honetan. Guitarricadelafuente izen artistikoarekin aurkeztu du La Cantera disko berria, pop folk doinuak oinarri. Sare sozialen bitartez hasi zen bere bidea egiten artista espaniola.

2022ko Irailaren 30a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Gure uda alaituko duen klasiko moderno bat atera da, goxotasunaren ozeanoan murgil gaitezen"

_gure_uda_alaituko_duen_klasiko_moderno_bat_atera_da_goxotasunaren_ozeanoan_murgil_gaitezen_

MP3 jaitsi

Joanes Garcia Basurko musika kronikariak, folk, rock, shoegaze, elektronika piskabat eta country musika gurutzatzen diren diskoa aipatu du hilabete honetan, Big Thief taldearen bostgarren diskoa.

80 minutu irauten duen disko doblea, Estatu Batuetako gune desberdinetan grabatua izan dena.

2022ko Ekainaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016