KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Martin Agerre eta nortasun ebaspen baten afera

martin_agerre_eta_nortasun_ebaspen_baten_afera

MP3 jaitsi

Martin Agerre 1524an sortu zen Hendaian, beraz, urruñarra zen, 1654 urtera arte ez baitzuen Hendaiak atzeman bere udal independentzia.

Martin Agerreren historia luzea da, eta abenturaz betea, liburu eta filmak ere ekarri dituenak geroztik. Joseba Aurkenerenak kondatu digu.

2023ko Azaroaren 21a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Lorentza Gabikak garbi utzi zien epaileei bera emazte euskalduna zela, eta ez zutela tratu txarrik jasaiteko ohiturarik"

_lorentza_gabikak_garbi_utzi_zien_epaileei_bera_emazte_euskalduna_zela_eta_ez_zutela_tratu_txarrik_jasaiteko_ohiturarik_

MP3 jaitsi

Aste honetan, Joseba Aurkenerenaren kontakizuna 1917koa izanen da: Lorentza Gabikarena. Ameriketarat bizitzerat joan zen emaztea, eta han ezkondu zen gizon bortitz batekin.

Hainbat aldiz jo zuen emaztea, mehatxatu arma batekin hilen zuela. Azkenean hau oldartu zitzaion eta senarra tiroz hil zuen. Istorio hunen bururapena nolakoa izan den kondatu digu Joseba Aurkenerenak.

2023ko Urriaren 24a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Elhuyar anaiak, zientzialariak eta espioiak

elhuyar_anaiak_zientzialariak_eta_espioiak

MP3 jaitsi

Gure Historiako pertsonaiek, gure artean egoitea merezi dutela uste baitu Joseba Aurkenerenak, Euskal Herriaren Historiaren parte diren pertsonaiak argitara ekartzen ditu.

Sasoi berri hau, Elhuyar anaiak aipatuz hasten zauku, Wolframa isolatzen izan ziren lehenak, zientzialariak ziren bainan baita espioiak ere.

Jatorriz lapurtarrak, aita hazpandarra eta ama Donibane Lohizunekoa zuten.

2023ko Irailaren 26a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Urruñako bi ipuin, Joseba Aurkenerenak kondaturik

urrunako_bi_ipuin_joseba_aurkenerenak_kondaturik

MP3 jaitsi

Urruñan entzun dituen bi ipuin kondatu nahi izan dizkigu aldi honetan Joseba Aurkenerenak.

Anttonen Astoa: 19.mende bukaeran oinez, zaldiz ala astoz mugitzen ziren garaiko istorio bat

Emazte Eskalea, bi laborari urruñar, emazte eskaleari begira.

2023ko Ekainaren 21a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Malentxu Sagarzazu hondarribiarraren omenez

malentxu_sagarzazu_hondarribiarraren_omenez

MP3 jaitsi

"Canna Housen ikurrina, masta erdian jarrita daukate hondarribiarraren omenez. Izan dadila testu labur hauMalentxu Sagarzazuri bihotzez eskaintzen diodan omenezko agurra"

Joseba Aurkenerena kronikariak, kultura gaelikoaren aldeko lana eraman zuen, eta Eskozian preziatua izan zena aipatu digu hilabate honetan, 2020an zendu zen Malentxu Sagarzazu hondarribiarra.

2023ko Apirilaren 26a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Itsasoa euskal mundu-ikuskera zaharrean

itsasoa_euskal_mundu_ikuskera_zaharrean

MP3 jaitsi

Itsasoa, eta euskaldunen mundu ikuskera zaharrak, euskal sinesmen zaharrak aipatu dizkigu Joseba Aurkenerenak.

Lurra, ura, sua, eta airea dituzte oinarri usu, naturalistak eta animistak.

Xehetasunetan sartu da Joseba Aurkenerena, Gure Irratiko kronikaria.

2023ko Martxoaren 30a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016