KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Juana Asurdui, hamaika borrokatan zaildua edo ibilitako emaztea

juana_asurdui_hamaika_borrokatan_zaildua_edo_ibilitako_emaztea

MP3 jaitsi

18.mendeko pertsonai historikoa den Juana Asurdui aipatu digu bere azken kronikarentzat Joseba Aurkenerenak.

Euskal amerikarra, Bolivian sortu zen garaian borrakalari izan zena eta bertan heroi nazional gisa ezagutua dena. Abizenaren jatorria Baxe nafartarra duen Juana Asurdui hobeki ezagutzea proposatzen digu Joseba Aurkenerenak, tarteka krudeltasunagatik ere ezagun egin zena.

2024ko Ekainaren 19a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Anjela Kerexeta, Ameriketan betiko gelditu zena

anjela_kerexeta_ameriketan_betiko_gelditu_zena

MP3 jaitsi

Gipuzkoako Alegia herrikoa zen Anjela Kerexeta Aizpuru, gazte-gaztetik Tolosako ostatu batean zerbitzari ibili zena. Joxe Mari Iparragirre Balerdi aipatu tabernan ibili zen kantari eta bertsoz kortejatu zuen neska gaztea. Garai hartan Iparragirrek 36 urte zituen.

Argentinara joan ziren, eta Buenos Airesen ezkonduko ziren. 1858ko udan iritsi ziren Buenos Airesera, eta hango portuan euskaldun asko zeuden Joxe Mari Iparragirreren zain, ordurako bere kantua, “Gernikako Arbola” alegia, arras famatua eta zabaldua baitzen munduko euskaldun guztien artean.

Anjela Kerexetaren bizi istorioa kondatu digu Joseba Aurkenerenak.

2024ko Maiatzaren 03a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Jakes Ahamendabururen olerkiak maila handikoak ziren, bazirudien izar gazte bat piztua zela gure literaturan"

_jakes_ahamendabururen_olerkiak_maila_handikoak_ziren_bazirudien_izar_gazte_bat_piztua_zela_gure_literaturan_

MP3 jaitsi

Joseba Aurkenerena kronikariak dion bezala: "Gure artean izan dira gaztaroan euskaraz sortzaile izan direnak, eta gero bizitzaren bideetan zangopilaturik, betiko idazteari utzi diotenak."

Hitz hauekin hasten du bere hilabeteko kronika Joseba Aurkenerenak, Jakes Ahamendaburu aipatzeko.

Jakes Ahamendaburu Nafarroa Behereko Eiheralarre herrian sortu zen 1961eko irailaren 7an, gazte-gaztetik euskaltzalea, inguruetako herri antzerkian ibilia eta trebatua. Ustekabean, 1988an, hogeita zazpi urte zituela, Isilka Misilka olerki liburua plazaratu zuen Maiatz argitaletxearen bitartez, eta bi urte berantago, 1990ean, Gauean ontuts izeneko bigarrena.

Bainan biziak Euskal Herritik eta gure literaturatik urrundu ziteun betiko.

2024ko Apirilaren 02a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Elbira Agirre alaba hil dut urde zikinen lastaira bihur ez dezaten”

_elbira_agirre_alaba_hil_dut_urde_zikinen_lastaira_bihur_ez_dezaten_

MP3 jaitsi

Elbira Agirrek aita euskalduna zuen, Lope Agirre oñatiarra, eta ama inka zuen, Cruspa Huaranca izenekoa. Joseba Aurkenerena Barandiaranek bere istorioa kondatu digu hilabete honetan.

1561eko urriaren 27an, espainiar erregearen aldeko soldaduek Lope Agirreren tropa inguratu zuten Barquisimento aldean. Marañoi gehienek, hori ikusirik, ihesari ekin zioten, eta Lope Agirre eta zenbait fidel ihesbiderik gabe harrapaturik gelditu ziren. Elbira ere aitarekin batera zegoen momentu latz haietan. Orduan, Lope Agirrek alaba hiltzeko deliberoa hartu zuen, espainiar soldaduek ez zezaten bortxatu. Sastakaiaz hil zuen. Aitak hil zuelarik, Elbira Agirrek hamasei urte zituen.


2024ko Otsailaren 28a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Historia garaileek idatzi ez zutena, Martin Hiribarreni esker gure eskutan

historia_garaileek_idatzi_ez_zutena_martin_hiribarreni_esker_gure_eskutan

MP3 jaitsi

"Historia garaileek idatzia dela hamaika aldiz entzun dudan arren, badira ene ustez galtzaileen bandoan ere ongi idazten dutenak" - Hala aurkezten du Joseba Aurkenerena kronikariak Joan Martin Hiribarren.

1810. urtean sortu zen Azkaine herrian. Bizitza osoan euskararen eta Euskal Herriaren alde lan egin zuen eta Idazle emankorra izan zen.

Hiru liburu plazaratu zituen: Euskaldunak izeneko bertso liburua. Euskal Herria du ardatz eta bost mila bertsoz osatua da. Euskaraz egia da bere bigarren liburuak Erlijioa du mintzagai. Eta azken liburua, Montevideoko berriak izenekoa du, 1853. urtean argitaratu zuen.

Bilketa.eus webgunean Martin Hiribarren-en hiztegiaren zati batzu irakurtzen ahal dituzue.

2024ko Urtarrilaren 30a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Hélène Elizaga margolaria, garai bateko Euskal Herria tindatu zuen artista

helene_elizaga_margolaria_garai_bateko_euskal_herria_tindatu_zuen_artista

MP3 jaitsi

Gaur Joseba Aurkenerenak, Hélène Elizaga Euskal Herrian izan den emazte margolari handienetarikoa aipatuko digu.

1896an Bigorren sortua, burasoak Saratarrak, Donibane Lohizunen bizi izana. Laborariak, arrantzaleak, pilotariak, euskal paisaiak margotu zituen.

Panpi Mercapideri aipatu dio margolariaren bizia.

2023ko Abenduaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016