KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Helburua ez da basurdearen auzia egitea, justu ulertzea eta aipatzea basurdeak sortzen dituen tentsioak"

_helburua_ez_da_basurdearen_auzia_egitea_justu_ulertzea_eta_aipatzea_basurdeak_sortzen_dituen_tentsioak_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu Gure Irratian.

Joan den hilabetean Uztaritzeko Oihanean ginen basurde solas, eta hilabete honetan, oraino ihizi garaia baita, eta bete-betean gainera, basurdeaz hitz egiten segitu dute Olatz Idoaterekin. Gizakiarendako kaltegarria den galdegin dio.

2023ko Urriaren 25a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Azken 20 urteetan, basurdeen kopurua doblatu da"

_azken_20_urteetan_basurdeen_kopurua_doblatu_da_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu aurten ere Gure Irratian.

Olatz Idoatek sasoia berekin pasako du hilabetean behin eta gaurko lehen saio honetan, ihizia irekia baita, basurdeaz aritu dira. Uztaritze eta Senpere arteko oihanean ibili dira.

Azken kronikak sortu baititu eztabaidak, ihizia eta basurdea aipatu nahi izan ditu Julenek, azken urteetan doblatu da basurdeen presentzia, neguak ez baitira lehen bezain hotzak.

2023ko Irailaren 27a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Haurrak urruntzen dira naturarengandik, lotura galdu dute"

_haurrak_urruntzen_dira_naturarengandik_lotura_galdu_dute_

MP3 jaitsi

Xipak, Sarboak edo Gobi Gobio, Loloak arrain ttipi batzu eta Amuarrain batzu arrantzatzen ari direla haurtxo batzu, Julen Jauregik bere sasoiko azken kronikarentzat MIFENEC elkarteaz hitz egin nahi zuen, baita naturarekiko egiten den pedagogia, eta honen garrantziaz.

Naturan ibiltzea burasoekin, garai batez gehiago egiten zen, erreka bazterretan ibiliz, natura erabiliz trasmititzen den hori galdu dela uste du Julen Jauregik. Parada beretzat ere arrantza eta ihizia aipatzeko.


2023ko Ekainaren 09a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Elektrikazko arrainketa, espezie kontaketarentzat

elektrikazko_arrainketa_espezie_kontaketarentzat

MP3 jaitsi

Elektrikazko arrantza, badakizue zer den?

Ez badakizue… adi egon ondoko minutetan, MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregik esplikapenak eman baitizkio Olatz Idoateri, Mugerre, Lehuntze eta Beskoitze artean dira aldi honetan, erreka bazterrean.

2023ko Maiatzaren 12a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Suge berdeen arroltzeak atzeman ditugu konpostagailuan, edo sagarroien kafirak neguan, balio du"

_suge_berdeen_arroltzeak_atzeman_ditugu_konpostagailuan_edo_sagarroien_kafirak_neguan_balio_du_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin Lehuntzen segitzen du hilabete honetan ere Olatz Idoatek. Gaurkoan konposta eta landare inbaditzaileak dituzte aipatu.

Landare inbaditzaileak konpostagailu erraldoietan jarri dituzte, eta 30 urte hasi prozeduraren ondorio eta onurak ikusi dituzte.

2023ko Apirilaren 17a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Erreka, pentze edo Euskal Herriko bazter guzietan koartza ikusten da

erreka_pentze_edo_euskal_herriko_bazter_guzietan_koartza_ikusten_da

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin koartza aipatuko dugu. Lehuntze aldean segituz, Lertxunen mundu miresgarria aipatu ondotik, beste hegazti hau dugu hobeki ezagutuko.

2023ko Martxoaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016