KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Lehen etxalde guzietan baziren urmaelak"

_lehen_etxalde_guzietan_baziren_urmaelak_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen du Olatz Idoatek hilabeteko kronikan.

Aurten Lehuntze aldean dabiltza. Joan den hilabetean Arbeuko aintzira inguruan ziren, eta hilabete huntan ere. Preseski urmaelak aipatuko dituzte. Zer diren urmaelak? Ez badakizune, kronika entzun.

2022ko Urriaren 26a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Suge berde eta uhandre palmatuen artean, Lehuntzen gaindi ibili gira Julen Jauregirekin

suge_berde_eta_uhandre_palmatuen_artean_lehuntzen_gaindi_ibili_gira_julen_jauregirekin

MP3 jaitsi

Ardanabian egon ondoan pasa den sasoian, aurten ere Aturri bazterrean egongo gira Julen Jauregi kronikariarekin, Lehuntze inguruan.

Arbeuko aintzira inguruan dira Olatz Idoaterekin. Aisialdi gune gisa erabilia da gaur egun, arrantzarako, ibilaldi ttipi gunea da ere eta lekua ezagutzeko oihanetik hurbildu dira.

2022ko Irailaren 28a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Oihanaren desorekak orekatzen

oihanaren_desorekak_orekatzen

MP3 jaitsi

Ardanabia bazterrean, bioaniztasunaren orekak eta desorekak aipatu dituzte aldi honetan Olatz Idoate eta Julen Jauregi kronikariak.

Ihizia aipatu dute besteak beste, orkatzen orekatik abiatuta.

2022ko Ekainaren 20a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Urketan eta Ahurtin badira arrain batzu ahantziak direnak, garaian arrantzatzen zirenak"

_urketan_eta_ahurtin_badira_arrain_batzu_ahantziak_direnak_garaian_arrantzatzen_zirenak_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen du Olatz Idoatek. Ikasturte huntan Ardanabia erreka bazterrean ari gira hilabete honetan ere.

Aturriko erreka guzietan arrain migratzaileak atxematen ahal dira, Urketan eta Urketan badira ahantziak diren arrain batzu, Kolaka eta Astuna adibidez, jende pobreen arraina zela erraiten zen.

2022ko Martxoaren 28a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Ardanabia bazterrean abereen aztarnei begira

ardanabia_bazterrean_abereen_aztarnei_begira

MP3 jaitsi

Ardanabia bazterrean, Urketa eta Beskoitze arteko Eihera zahar baten ondoan elkartu dira Olatz Idoate eta Julen Jauregi kronikaria.

Abere ainitz pasatzen da hortik, baina usaian aipatzen ez diren espeziak aipatu dituzte aldi honetan. Musteridoak, lepazuriak edota lepahoriak izen berri zonbait ikasi ditu Olatz Idoatek gure kronikariarekin.


2022ko Otsailaren 04a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Hazparneko landetan sortzen den Ardanabia errekan gaindi

hazparneko_landetan_sortzen_den_ardanabia_errekan_gaindi

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin, segituko dugu aurten ere.

Iaz, Ahurtiko Intetan ibili zen Olatz Idoaterekin, aurten, Ardanabia erreka bazterrean ariko da. Nun da Ardanabia erreka? Berak erran digu hobeki.

2021eko Urriaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016